Juan de La Cosa
Juan de La Cosa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santoña, 1450 |
Herrialdea | Gaztelako Koroa |
Bizilekua | El Puerto de Santa María |
Heriotza | Turbaco (en) , 1510eko otsailaren 28a (59/60 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: Pozoia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, kartografoa, konkistatzailea eta kazetaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Juan de La Cosa (Enkarterri, Castro Urdiales edo Santoña, 1449 ? - Tierra Firma, egungo Kolonbia, 1510eko otsailaren 28a) kantabriar itsasgizon eta kosmografoa izan zen. Haren jaioterria ez da zehazki ezagutzen (Castro aldean ziurrenik), baina Juan Vizcaíno deitu zioten beti (1476 arte Castro Urdiales Bizkaiko hiria izan zen); izan ere, euskalduna zen.[1][oh 1] Esteban Garibaik Juan Lakotza deitzen zion hil eta hamarkada batzuk geroago.
Jakituria handiko itsasgizona zen eta Kristobal Kolonen laguntzaile izan zen Ameriketako lehen bi bidaietan. Tirabira handiak izan zituen Kolonekin, eta Alonso de Ojedarekin egin zuen Ameriketarako hirugarren bidaldia (1499-1500). Bidaia haren ondotik egin zuen Juan de La Cosak bere mapamundi ospetsua, Ameriketako kontinentea (Antilletatik Amazonas ibaira), Europa eta Afrikarekin batera, erakusten duen munduko lehen karta. Kantaurialdeko itsasertzaren mapa ugari prestatu zituen eta beste lau bidaia egin zituen Ameriketara. Kolonbiako indiarren aurkako gudu batean hil zen 1510ean.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ XV. mendetik XIX. mende hasiera arte, ohikoa izaten zen euskaldunei gaztelaniaz vizcaíno deitzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Douglass, William A.; Bilbao, Jon. (2005-07-26). Amerikanuak: Basques In The New World. University of Nevada Press, 70 or. ISBN 9780874176254. (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joseba Aurkenerena: Joan Lakotza, itsasgizon eta kartografo handia. [1]