Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Juha Vainio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juha Vainio

(1965)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuha Harri Vainio
JaiotzaKotka1938ko maiatzaren 10a
Herrialdea Finlandia
HeriotzaGryon1990eko urriaren 29a (52 urte)
Hobiratze lekuaHietaniemi hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKotkan Lyseon lukio (en) Itzuli
Q94508142 Itzuli
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, abeslaria, egile abeslaria, kanta-idazlea, irakaslea eta estudioko musikaria
Izengoitia(k)Junnu Vainio, Juha ”Watt” Vainio, Jorma Koski, Aito Vainio eta Ilkka Lähde
Genero artistikoaSchlagerra
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm1091583 Musicbrainz: 1a1da243-4387-4a5a-9c84-d667daed92d7 Discogs: 637472 Allmusic: mn0002101167 Edit the value on Wikidata

Juha Vainio (Kotka, Finlandia, 1938ko maiatzaren 10a - Gryon, Suitza, 1990eko urriaren 29a) kantautore, eta konpositore finlandiarra izan zen. Juha Harri "Junnu" Vainio eta Juha "Watt" Vainio ezizenez ere ezagutua izan zen.

Kotka hirian jaio zen Juha eta txikitatik abestea maite izan zuen. auzokoek ere sarritan eskatzen zioten beren etxeetara kantatzera joateko. Haurra zela bihotzeko gaixotasun kongenitoa diagnostikatu zioten eta 1949an bihotzeko ebakuntza egin zioten, 11 urte baino ez zituela.

1950. hamarkadaren erdialdera hasi zen musikariekin sozializatzen eta hartarako joera handia erakutsi zuen, batez ere Kotka bertako Fennia jatetxeko jazz emanaldietan. Adin txikikoa izan arren bere hitzak aurkezten zizkien musikariei eta hauek pianoa jotzen uzten zioten beren emanaldietan. 1960 urtean Taina Kaukonen ezagutu eta berehala ezkondu ziren, haurdun gelditu baitzen neska. Orduan Helsinkira aldatu ziren eta Juha Lehen Hezkuntzako Yläpää eskolako musika irakasle lanetan hasi zen.

Juha Vainiok ordea musikari izan nahi zuen. Hasieran lagunen musika taldeentzako hitzak egiten hasi zen eta atzerriko abesti ezagunen itzulpenak ere egin zituen finlandierara[1]. 1964an Erkki Liikanen lagunak Finndisc disketxeari aurkeztu eta aurreneko singlea grabatu zuen, Paras rautalankayhtye. Pertti Metsärinne-ren orkestran sartu zen eta ondoren bakarkako bideari ekin zion. Lehenengo diska 1972 urtean atera zuen, Viisari värähtää, eta bertan zegoen Kaunissaari abestia, gerora hainbat alditan grabatuko zuena. Hurrengo urteetan ordea alkoholarekin zuen arazoa larrituz joan zen eta hainbat urte txar pasa ondoren, tartean dibortzioa, 1976an erabat uztea erabaki eta lortu zuen. 1979tik aurrera berriz ere diskak ateratzeari ekin zion.

1990an haurtzaroko bihotz arazoak itzuli ziren eta Suitzako Gryon herrian zuen etxean hil zen 52 urte zituela.

  • Juha 'Watt' Vainio (1966, singeen bilduma)
  • Juha 'Watt' Vainio ja Reijo Tani (1968, singeen bilduma)
  • Viisari värähtää (1972)
  • Tulin, näin ja soitin (1975)
  • Kansi kiinni ja kuulemiin (1976)
  • Käyn ahon laitaa (1979)
  • Albatrossi ja sorsa (1981)
  • Sellaista elämä on (1983)
  • Elämää ja erotiikkaa (1985)
  • Viiskymppisen viisut (1991)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Finlandieraz) Junnu palasi koulun penkille. (Noiz kontsultatua: 2017-11-19).