Julien Green
Julien Green (Paris, 1900eko irailaren 6a - ib., 1998ko abuztuaren 13a) frantses idazlea izan zen.
Lehen Mundu Gerran parte hartu ondoren, Virginian jarri zen bizitzen. Familia protestantean hezi bazen ere, katoliko egin zen. Lehen eleberrietan giro itogarri kezkaz betea agertzen du; Mont-Cinère (1926), Adrienne Mesurat (1927) eta Léviathan (1929) eleberriak dira giro horren erakusgarri. Ondoren, barne-bizitzaren azterketa hartu zuen oinarri Le visionnaire (1934), Minuit (1936), Moira (1950) eta Terre lontaine (1966) lanetan. Autobiografiarako joera ere azaldu izan zuen Partir avant le jour (1963), Mille Chemins ouverts (1964) eleberrietan, besteak beste. 1987an Les pays lointaines argitaratu zuen. Eguneroko bat ere idatzi zuen 1938-1955 urte bitartean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julien Green |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.