Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kaliko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kalikoa (frantsesez calicot) kotoizko oihal bat da, ohi alde batetik kolore biziekin estanpatua. Indian du jatorria, non jada XI. mendean fabrikatzen zen.

Bere izena frantsesezko calicot hitzetik dator, eta hau Calicutetik (egungo Kozhikode), India hego-mendebaldeko hiri bat dena, Kerala estatuan dagoena.

XVIII. mendean arrakasta handiz sartu ziren Britania Handiko eta Europako merkatuetan; artilez eta sedaz egindako ohiko esku ehungintzarekin lehian aritzen zen. Hain izan zenez lehia handia, kotoiaren industria indartsua sortu zen eta handik hasi ziren kotoiaren inguruko industri eraldaketa handiak.

Katuen kolorazioaren ezaugarri bati ere erreferentzia egin diezaioke, non ile zuriak marroi-laranja eta beltz koloreko orbanak erakuts ditzakeen. Ezaugarri hau duten katu guztiak emeak dira, hau da, euren zeluletako bakoitzean bi X kromosoma dituztela. Laranja kolorearentzako genea X kromosoman dago, eta beltz kolorearentzako alelo bat izan dezake. Bi alelo horiek elkarrekin eta zuriarekin konbinatuta egoteko modu bakarra bi X kromosoma egotea da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]