Kalush
Kalush | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | hip hop musika |
Urteak | 2019 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Def Jam Recordings |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Nominazioak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
Kalush Ukrainako rap musika talde bat da, 2019an sortua Kalux hirian, Ivano-Frankivskeko oblastan.[1] Oleh Psiuk raperoak sortu zuen eta Ihor Didentxuk multriinstrumentista eta Vlad Kurotxka (MC KylymMen bezala ezaguna) dantzaria dire beste kideak. Didentxuk Go_A elektrofolk taldeko kide ere bada.
2021ean Kalush Orchestra proiektu paraleloa sortu zuten, Timofii Muzitxuk, Vitalii Dujik eta Dzhonni Dyvnyy kideak gehituz. Proiektu nagusiak ez bezala, Kalush Orchestrak hip hopa folkarekin eta ukrainar musika tradizionalarekin uztartzen du. 2022ko Ukrainako inbasioa gertatzen ari zela, taldeak Ukraina ordezkatu zuen 2022ko Eurovision Abesti Lehiaketan "Stefania" abestiarekin, eta irabazi egin zuen, telebozketaren errekorrezko emaitza jasoz. Abestia, taldeko buruaren amari eskainia, Ukrainako erresistentziaren ikur bilakatu zen.[2]
Diskografia (Albumak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hotin (2021)
- Yo-yo (2021)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Kalush Orchestra» Eurovision.tv (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).
- ↑ «Kalush Orchestra talde ukraniarra, 2022ko Eurovision jaialdian irabazle» EITB.eus 2022-05-15 (Noiz kontsultatua: 2022-05-17).