Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kamakura shogunerria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kamakura shogunerria

Geografia
HiriburuaKamakura (en) Itzuli
35°19′8″N 139°33′7″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemafeudal monarchy (en) Itzuli
Demografia
ErlijioaShinbutsu-shūgō
Monetaryō (en) Itzuli
Historia
Sorrera data: XII. mendea
Bestelako informazioa

Kamakura shogunerria (japonieraz: 鎌倉幕府 Kamakura bakufu?) shogunek, 1185etik (edo 1192tik, ofizialki onartu zenean), 1333 arte ezarri zuen lehen erregimen militar feudal japoniarra izan zen. Boterea, Kamakura herrian zentralizatua zegoen, shogunerriko hiriburua zena, eta, garai hau, Kamakura garaia bezala ezagutzen da.

Shogunerriaren ezarpena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Prozesioa

Shogunerria ezarri aurretik, botere zibila, Japonian, nagusiki, Enperadoreengan eta euren erregeordeengan zentralizatua zegoen, ohi, gortetik eta euren alde egiten zuten klan aristokratikoen babesarekin izendatuak. Kontu militarrak, gobernu zibilak bultzatuak egin ziren. Baina, Taira klanak, Genpei Gerrari, Minamoto klanaren alde amaiera eman zion Dan-no-Urako guduan porrota jasan ondoren, Minamoto no Yoritomok lortu zuen boterea 1185ean, eta nazioko de factoko gobernaria bihurtu zen. Botere militarraren nagusitasuna gobernuan berretsi zuen, eta shogun titulua, 1192an eman zioten, ezarri zuen gobernu sistema, bakufu bezala formaldu zen bitartean (literalki, denda gobernua). Japoniar probintziak, shugo (守護, 'shugo'?), daimyoen aurrekari izan ziren babesle berrien ordenapean, entitate erdi autonomo bihurtu ziren. Babesleak, nagusiki, probintzia ezberdinetako familia boteretsuen artetik aukeratuak izan ziren, edo titulua, jeneral bati eta bere familiari ematen zitzaion kanpaina arrakastatsu baten ondoren. Eurak euren kontuez arduratzen ziren arren, teorian, autoritate zentralaren mende egotera behartuak zeuden, shogunari euren leialtasuna adieraziz.

Shogunerriaren usurpazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yoritomo hil ondoren, Hojo Tokimasa, Yoritomoren alarguna zen Hojo Masakoren klaneko buruzagia eta Yoritomo beraren antzinako zaindariak, erregeorde titulua aldarrikatu zion Minamoto no Yoriieri, Yoritomoren semea zena, oinordekotza aldarrikapena, pasaran, Hojo klanari ere eginez. Minamoto klanak, shogun titulua mantenduko zuen beste bi belaunaldiz, benetako boterea, Hojo klanak zuen bitartean, shoguna, txotxongilo huts bihurtuz. Kublai Kanen agindupeko mongoliarrak, 1274 eta 1281ean Japonia inbaditzen saiatu ziren itsasoz (Mongoliarren Japoniako inbasioak), baina modu arrakastatsuan kanporatuak izan ziren shogunerriaren aldetik kamikazearen laguntzarekin, baina baliabide militar eta ekonomikoek, larriki kaltetu zuten shogunerria. Go-Toba Enperadorea, shogunaren boterea usurpatzen saiatu zen 1221eko matxinadan (Jokyu Gerra deitua), baina erabat huts egin zuen. Gertaera honekin, shogunerrian Hojo klanak zuen boterea sendotu zuen, shogunen oinordekoak eurek aukeratzea ahalbidetu izateraino, eta, Jokyu Gerraren ondoren, Kujo familia nobleko kideei eman zitzaiena, eta, jarraian, Errege Etxeko kideei Kamakura shogunerria desagertu arte. Bigarren saiakera bat egin zuen Inperioko gorteak 1331n, Go-Daigo Enperadorearen erregealdian, arrakastatsua izan zena, bereziki Kamakurako jeneralik boteretsuenarentzat, Ashikaga Takaujirentzat, Enperadorearen alde egitea nahiago izan zuena.

Kamakura shogunerria, 1333an amaitu zen, Hojo klanaren porrota eta suntsipenarekin. Garaipen honek, baina, ez zuen askorik iraun, Ashikaga Takaujik shogun kargua hartu baitzuen, Ashikaga shogunerria abiatuz.

Shogun zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonian gobernatu zuen lehen shogunerria izan zen, eta eragin zabala izan zuen, gobernu militar bat ezarri baitzen, klase gerlarien igoerara eraman zuena, aurretik, aristokrazia baino gutxiago eta hauen mendekotzat hartzen zirenak. Garai honetan agertzen da bushido kontzeptua eta Zen, Nichiren eta Jodo Shinshu eskola budistek, geroz eta partaide gehiago lortzen dituzte. Herri literatura, goitik behera aldatzen da, monogatariarekin, nobleei buruzko istorio tragiko erromantikoak, samuraiei buruzko epopeia erromantiko tragikoengatik aldatzen dituena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]