Kanda santutegia
Kanda santutegia | |
---|---|
神田明神 神田神社 | |
Tokyo-jissha | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Metropolitan prefecture | Tokio |
Special ward of Japan | Chiyoda |
Chōchō | Soto-Kanda |
Koordenatuak | 35°42′07″N 139°46′04″E / 35.70194°N 139.76778°E |
Historia eta erabilera | |
Kanda Matsuria | |
Etxe-aldaketa | 1603 |
Etxe-aldaketa | 1616 |
Suntsiketa | 1923 |
Berreraikuntza | 1934 |
Izena | Ōkuninushi (en) Sukunabikona (en) Taira no Masakado (en) |
Arkitektura | |
Materiala(k) | hormigoia |
Estiloa | Ishi-no-ma-zukuri (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
E-posta | mailto:kouhou@kandamyoujin.or.jp |
Telefonoa | tel:+81-3-3254-0753 |
Webgune ofiziala | |
Kanda santutegia (japonieraz: 神田明神 Kanda-myōjin ) Tokioko santutegi xintoista bat da, Chiyoda auzoan kokaturik dagoena. Japoniaren alde bizitza eman dutenei dedikaturiko tenplua da. Daikokuten, Ebisu eta Taira no Masakado kami-ei dedikaturiko tenplua da eta jendea osasun eta oparotasun bila biltzen da bertan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]730an fundatu bazen ere santutegia 1270 urtean eraiki zen. Hasiera batean Edo gazteluaren inguruan eraiki zen baina 1603an gaur egungo Kanda eremura aldatu zen. Suteek eta lurrikarek sarritan suntsitu dute eta gaur egungo eraikina 1934ean altxatutakoa da. Bigarren Munduko gerrako bonbaketek ez zuten kaltetu hala ere.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santutegirako sarrera Zuishin-mon (japonieraz: 隨神門 ) ateak markatzen du, altzifre egurrez egindako bi solairutako ateak. Santutegiko eraikinak, tartean Honden eraikina, Gongen-zukui estiloan eraiki zen. Dena gorriz margotuta dago eta barnealdean urrezko eta barnizaturiko apaingarriak ditu.
Jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte bakoitietan Kanda Matsuri jaialdia ospatzen da, Tokioko hiru jaialdi xintoista handienen artean dago. Maiatzaren erdialdean izaten da. Urtarrilean Daikoku Matsuri ere ospatzen da baina jaialdi apalagoa da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Honden eraikina.
-
Chozuda pabiloia.
-
Teilatuko apaingarriak.
-
Kanda Matsuri jaialdia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala