Kantabriako Gobernua
Kantabriako Gobernua | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Gobierno de Cantabria |
Mota | autonomia-gobernua eta erakunde autonomoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Lehendakaria | Miguel Ángel Revilla |
Egoitza nagusi | |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1982 |
webgune ofiziala |
Kantabriako Gobernua (gaztelaniaz: Gobierno de Cantabria) autonomia erkidego horretan botere betearazlea jarduten duen erakundea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999ko estatutu-erreforma arte, Kantabriako Eskualdeko Diputazioa (gaztelaniaz: Diputación Regional de Cantabria) izena zuen. 1982an autonomia aldarrikatu aurretik, Santanderko Diputazio Probintzialarekin Santanderreko probintzia gobernatzeko ardura zuen. Espainiako Gerra Zibilean, erkidegoaren lurraldea Santander, Palentzia eta Burgosko Probintzia arteko Kontseiluak zuzendu zuen 1937ko otsaila eta abuztua bitartean, autonomiaren aurrekaritzat hartu izan dena.[1]
2016ko abuztuaren 29ra arte, Mariano Rajoyk jarduneko 253 egun bete zituen arte, Kantabriako Gobernua izan zen bake-garaian jarduneko gobernu batek denbora gehien izan zuen Espainiako administrazio publikoa. Hain zuzen ere, bitartekotasun-egoera 1994ko azaroaren 7an hasi zen, Juan Hormaechea (UPCA) presidenteak epailearen epaiak behartuta dimisioa aurkeztu zuenean. Haren ordezkoa, José Joaquín Martínez Sieso (PP), 1995eko uztailaren 17ra arte ez zuten izendatuko, 1995eko maiatzaren 28an hauteskunde autonomikoak egin ondoren. Guztira, Kantabriak 252 egun eman zituen jarduneko gobernu batekin.
Presidenteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982-1984: José Antonio Rodríguez (CParen zerrendetan independente)
- 1984-1987: Ángel Díaz de Entresotos (APren zerrendetan independente)
- 1987-1990: Juan Hormaechea (AP)
- 1990-1991: Jaime Blanco (PSC-PSOE)
- 1991-1995: Juan Hormaechea (UPCA)
- 1995-2003: José Joaquín Martínez Sieso (PP)
- 2003-2011: Miguel Ángel Revilla (PRC)
- 2011-2015: Ignacio Diego (PP)
- 2015-2023: Miguel Ángel Revilla (PRC)
- 2023-egun: María José Sáenz de Buruaga (PP)
Erakunde publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cantur
- Sican
- Sodercan
- Gesvican
- Puertos de Cantabria
- Emcan (Servicio Cántabro de Empleo)
- PCTCan
- Servicio Cántabro de Salud (SCS)