Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kanuto IV.a Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanuto IV.a Danimarkakoa

Danimarkako monarka

1080 - 1086
Harald III.a Danimarkakoa - Olaf I.a Danimarkakoa
Bizitza
JaiotzaDanimarka, 1043 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Danimarka
HeriotzaOdense1086ko uztailaren 10a (42/43 urte)
Hobiratze lekuaSan Kanutoren katedrala
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaSvend II.a Danimarkakoa
Ezkontidea(k)Adela of Flanders (en) Itzuli  (1080 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaHouse of Estridsen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Lantokia(k)Danimarka
Santutegia
Uztailaren 10

Find a Grave: 30490966 Edit the value on Wikidata

Kanuto IV.a Santua (danieraz: Knud den Hellige; c.1042 - 1086ko uztailaren 10a) Danimarkako errege izan zen 1080. urtetik 1086. urtean hil zen arte. Eliza katolikoak Danimarkako Patroi bihurtu zuen 1101. urtean, San Kanuto izena emanda.

Kanuto 1042. urte inguruan jaio zen, Svend II.aren sasiko seme ugarietako bat izan zelarik. 1075. urtean Ingalaterra eta Flandrian borrokalari ausartaren fama hartu zuen. Hala ere Svend III.a hil zenean Kanutoren anaia zen Harald III.a bihurtu zen errege (hau ere sasikoa) eta Kanutok Suediara alde egin behar izan zuen.

Harald III.a 1080an hil zen, eta Kanuto bihurtu zen Danimarkako errege. Elizan oinarrituriko aginte gogorra ezarri zuen kleroari eskubide eta botere handiak emanez. Herrialde paganoetan kristautasuna zabaltzeari ekin zion eta horrela Kurlandia eta Livonia kristautu zituen.

Bere birraitona izan zen Kanuto II.a Handiaren antzeko izan nahian Ingalaterra konkistatu nahi izan zuen baina Jutlandiako nekazariek ez zioten jarraitu eta Gilen I.a Ingalaterrakoak Randers hiri daniarrean garaitu zuen. Kanuto IV.ak ekialdeko uhartetara ihes egin zuen baina nekazariek Odenseko San Albano elizan harrapatu eta lantza batez hil egin zuten. Lantza du sinbolo.

San Kanutoren eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Eliza Katolikoak urtarrilaren 19a ezarri zuen San Kanutoren eguna, bere saindutegian. Europan erabat ezezaguna den santua da, baina Espainiar Estatuan kalamu kontsumitzaile elkarteek beren patroi izendatu dute.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kanuto IV.a Danimarkakoa Aldatu lotura Wikidatan