Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Karbono zuntz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karbono zuntz
Aurkitze data1958
Motazuntz
Identifikatzaileak
CosIng83261
MeSHD000077482

Karbono zuntza zuntz artifiziala da, karbono atomoak kristal egituran dituena. Erresistentzia handiko materiala da, altzairuaren antzeko propietate mekanikoak dituena, eta zura edo plastikoa bezain arina. Bere gogortasunagatik altzairuak baino erresistentzia gutxiago dio talkari. Besteak beste, arrantza kanaberak, bizikletak, tenis-erraketak eta eskiak egiteko erabiltzen da.[1]

Gehienetan polimero termoegonkorrak erabiltzen dira ikazkai-zuntzarentzako oinarri gisa. Polimeroa epoxi erretxina termoegonkorra izan ohi da; beste polimero batzuk, poliesterra edo binilesterra kasu, gero eta gutxiago erabiltzen dira.[2]

Egitura eta propietateak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gai konposatu honen propietate nagusiak honakoak dira:

  • Erresistentzia mekaniko handia, elastikotasun modulu handi batekin.
  • Dentsitate txikia, altzairua bezalako beste gai batzuekin alderatuz gero.
  • Ekoizpen prezio altua
  • Kanpo gaiekiko erresistentzia handia
  • Isolamendu termiko ahalmen handia
  • Tenperatura aldaketekiko erresistentzia, bere forma mantenduz, soilik matrize termoegonkorra erabiltzen bada.

Ikazkai-zuntzez eginiko gaien prezio altuaren arrazoiak zenbait faktoreren ondorio dira:

  • Indartzea, zuntza, ekoizpen prozesu luze eta garesti bat behar duen polimero sintetiko bat da. Prozesu hau tenperatura altuetan egiten da, 1100 eta 2500 °C artean hidrogenozko atmosferan asteetan edo hilabeteetan zehar lortu nahi den kalitatearen arabera, behin zuntza lortutakoan bere ezaugarrietakoren batzuk hobetzeko prozesuak egin baitaitezke.
  • Gai termoegonkorren erabilerak azken gaiaren sorrera prozesua zailtzen du, espezializatutako tresneria konplexu bat behar bait da, autoklabea kasu.

Auto eta hegazkin industrian aplikazio ugari du, itsasontzi eta bizikletetan bezala, non bere propietate mekanikoak eta arintasuna oso garrantzitsuak diren. Geroz eta arruntagoa da, baita ere, nahiko arruntak diren kontsumoko beste gauza batzuetan, lerroko patinetan, tenisko erraketetan, eraikinetan, ordenagailu eramangarrietan, tripodeak eta arrantza kanaberak kasu, bitxigintzaz gain.

6 mikrometroko diametroa duen ikazkaizko harizpi bat (ezkerraldetik eta behetik eskuinaldera eta gora) giza ile batekin alderatuta.

Ikazkaizko harizpi bakoitza milaka ikazkai-zuntzen elkarketa da. Harizpi bat 5 eta 8 mikrometro arteko diametroa duen hodi fin bat da, eta nagusiki ikazkaiz osatua dago.

Ikazkai-zuntzaren egitura atomikoa grafitoarenaren antzekoa da, hexagono formako patroi erregular batean jarritako ikazkaizko atomo laminetan datzana. Diferentzia, lamina edo horri horiek elkar gurutzatzen diren moduan dago. Grafitoa kristal gai bat da, non orriak elkarrekiko paraleloan modu erregularrean jarrita dauden. Orrien arteko lotura kimikoa nahiko ahula da, grafitoari bere biguntasun eta distira bereizgarriak emanez. Ikazkai-zuntza gai amorfo bat da: ikazkai-atomozko orriak modu gorabeheratsuan foliatuak daude, edo estutuak, elkartuta. Honek orriak integratzen ditu, geruzen artean irristatzea eragotziz eta bere erresistentzia nabarmen handituz.

Ikazkai-zuntzaren dentsitatea metro kubikoko 1750 kilokoa da. Elektrizitate eroale bat da eta bero eroankortasun txikikoa. Berotzean, ikazkai-harizpi bat labur eta sendoago bihurtzen da.

Modu naturalean ikazkai-zuntzak beltzak dira, baina berriki beste kolore batzuetakoak ere badaude.

Bere dentsitate lineala (masa luzera unitateko, honako unitatearekin *Tex 1 = g 1/1000 mko) edo yarda bakoitzeko harizpi kopuruagatik, milakoetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]