Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Karl von Pflanzer-Baltin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl von Pflanzer-Baltin

Member of the House of Lords (Austria) (en) Itzuli

1917ko maiatzaren 19a - 1918
Bizitza
JaiotzaPécs1855eko ekainaren 1a
HerrialdeaCisleithania
HeriotzaViena1925eko apirilaren 8a (69 urte)
Hobiratze lekuaHietzing Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaTheresian Military Academy (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraInfanteria
Graduacolonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Great Retreat (en) Itzuli
Brusilov erasoaldia
Mazedoniar Frontea
Italiako Frontea Lehen Mundu Gerran

Karl Freiherr von Pflanzer-Baltin (Pécs, Hungaria, 1855eko ekainaren 1a - Viena, 1925eko apirilaren 8a) Austria-Hungariako jeneral bat izan zen eta Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen.

Pflanzer-Baltinek zalditeriaren jenerala maila lortu zuen 1912ko urrian eta Estatu Orokorrean lan egin zuen baina 1914an erretiratu zuten osasun arazoengatik. Hala ere, urte hartako udazkenean, Errumania Erdialdeko Inperioen aurka gerran sartuko zela zirudienez Transilvaniaren defentsa prestatzea agindu zioten. Errusiarrek Karpatoak zeharkatu zituztenean eta Hungaria osoa erortzeko zorian zegoenean, Pflanzer-Baltinek, inprobisatutako armada batekin, haien aurka eraso egin zuen eta lurrak babestea lortu zuen. Honengatik 1916an Koronel Nagusiko mailara igo zioten. Urte berean aurrerago Galitziako Ekialdean eta Bukovinan borrokatu zuen. Azken honetan Aleksei Brusilov errusiar jeneralaren armadekin topo egin zuen baina alde egin behar izan zuen ekainean.

1917an Albanian kokatutako Austro-Hungariar armaden agintaria egin zuten, infanteriaren kontrolatzailea izan eta gero.

1918ko udan, Albaniako frontea apurtu zen Ententearen erasoen ondorioz eta Austro-Hungariarrek erretiratu behar izan ziren.Pflanzer-Baltinek, ordea, kontraeraso bat antolatzea agindu zuen eta garaipen handiak lortu zituen; Fjeri eta Berat herriak, hegoaldean kokatutako posizio zaharrak, errekuperatu zituenean. Garaipen hau izango zen Austria-Hungariar armadaren azkenetako bat.

Lortutako sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Meritu Militarraren Gurutzea (Austria-Hungaria)
  • Burdinaren Koroaren Ordena (Austria)
  • Leopoldoren Ordenaren Zaldunaren Gurutzea (Austria)
  • Geheimrataren aholkularia (1914ko abendua)
  • Maria Teresaren Ordenaren Komandanteen Gurutzea
  • Leopoldoren Ordenaren gurutze handia
  • Gurutze Gorriaren laguntzaren domina
  • Burdinezko Gurutzea 1. eta 2. klaseak (1914)
  • Meritu Militarreko Gurutzea, 1. klasea (1916)
  • Gallipoliko Izarra ("Iron Crescent", Otomandar Inperioa)
  • Hungariako San Estebanen Ordenaren Gurutze Handia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]