Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa Convergència Democràtica de Catalunya (CDC) | |
---|---|
Sorrera | 1974ko azaroaren 17a |
Desegitea | 2016ko uztailaren 8a |
Egoitza nagusia | C/ Còrsega, 331 08002 Bartzelona |
Ideologia politikoa | Zentrista, liberala, katalanista, Kataluniar independentista, europeista eta humanista |
Nazioarteko kidetza | Internazional Liberal |
www.convergencia.cat |
Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa (katalanez: Convergència Democràtica de Catalunya, CDC) Kataluniako alderdi politiko liberal eta abertzalea izan zen. 1974ko azaroaren 17an Jordi Pujolen inguruan sortua izan zen. CDCren gaztediak Kataluniako Gaztedi Nazionalistan (JNC) biltzen dira.
1980ko Kataluniako Hauteskundetatik, Kataluniako Batasun Demokratikoarekin (UDC) batera, Convergencia i Unio (CiU) koalizio politikoan parte hartzen du. Koalizio honek, Katalunia gobernatu zuen 1980tik 2003ra, non urte honetan Kataluniako Generalitatea PSC-ERC-ICV hirukote politiko ezkertiarraren esku geratu zen, CiUk ez baitzuen gehiengo absolutua lortu.
2002an, Jordi Pujolek alderdiaren presidentzia utzi eta gero, Artur Masek hartu zuen lekukoa.
2015eko urtarrilaren 17an zabaldu zenez, CDCk ezohiko kongresu bat antolatu zuen 2015eko otsailean, alderdia birsortzeko helburuarekin[1].
Azkenik, 2016ko uztailaren 8an bere ibilbide politikoa eten zuen CDCek. Alderdia utzi zuten kideek PDeCAT alderdia sortu zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Webgune ofiziala
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «CDCk ezohiko kongresu bat egingo du otsailean, alderdia birsortzeko», Berria, 2015-01-18