Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

KeePass

Wikipedia, Entziklopedia askea
 KeePass
Jatorria
Sortzailea(k)Dominik Reichl (en) Itzuli
Sorrera-urtea2003
Argitaratze-data2003
Azken bertsioa1.42
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa, ingelesa, txinera tradizionala, Txinera sinplifikatua eta nederlandera
Euskarria.NET Framework eta Mono (en) Itzuli
Programazio-lengoaiaC++ eta C Sharp
Sistema eragileaKDB (en) Itzuli eta KDBX (en) Itzuli
Irakur dezakeMicrosoft Windows, Linux, MacOS X, Android (mul) Itzuli, IOS, BlackBerry 10 (en) Itzuli eta BSD
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli

keepass.info
Twitter: KeePass Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://sourceforge.net/projects/keepass/files/

KeePass Password Safe, KeePass bezala ezagunago, pasahitzak modu seguruan sortzeko, gordetzeko edo sailkatzeko datu-base sinple bat da. Kode irekiko softwarearekin eraikita dago, hasiera batean Windows sistema eragilerako sortu zuten baina gero beste sistema eragile batzuetarako, esaterako Linux, Android eta iOS bertsioak ere zabaldu ziren. Mono erabiliz, laguntza ofiziala ematen zaie MacOS eta Linux sistema eragileei.[1] Gainera, ofizialak ez diren hainbat bertsio ere badaude Windows Phone, iOS eta BlackBerry gailuentzat. KeePass softwarearekin datu-base arin bat sortzen da, bost eremurekin: aplikazioaren izena, erabiltzaile izena, pasahitza, URL helbidea eta oharrak. Horiekin batera, aplikazioren izena azkarrago identifikatzeko, faviconak gehitu daitezke (gehigarri baten bidez modu automatikoan deskarga daitezke faviconak), eta, nahi izanez gero.[2]

KeePass sistemarekin sortzen den pasahitzen datu-basea modu zifratuan gordeko da eta berriro ere datu-basean sartzeko pasahitz orokor bat edo pasahitz orokorra + fitxategi gakoa eskatuko da.[3][4][5][6][7][8] Zifratutako fitxategi batean erabiltzaile-izenak, pasahitzak, url helbideak eta beste eremu batzuk gordeko dira, ohar libreekin batera eta fitxategi erantsiak barne. Fitxategi hau pasahitz orokor baten atzean zifratuta geratuko da eta nahi izanez gero fitxategi giltzarri baten atzean ere bai. Lehenetsita datorren aukeran, KeePass datu-basea fitxategi-sistema lokal batean gordeko da, ordenagailuko disko gogorrean edo pendrive batean, baina, nahi izanez gero, hodeian dagoen zerbitzu batean ere gorde daiteke eta, gehigarri batzuei esker[9], hodeian dagoen fitxategia erraz sinkronizatu daiteke edozein aldaketa eginez gero.

KeePass euskaraz erabil daiteke. KeePass-eko hizkuntza paketearen Lokalizazioak euskaratuta egoten dira % 100[10] sofware librearen euskal komunitateko boluntarioei esker. Hizkuntza paketea deskargatu, deskonprimatu eta Languages izeneko karpetara kopiatu behar da Basque.lngx izeneko fitxategia. Gero, aplikazioaren menuan, View sakatu, eta menuko lehen lerroan hizkuntza aukeratu; hautatu euskara.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «KeePass Setup» KeePass.info.
  2. Bilatu Favicon Downloader edo Yet Another Favicon Downloader hementxe: (Ingelesez) «Plugins - KeePass» keepass.info (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  3. 1 - ¿Qué es KeePass? ¿Para qué sirve? Gestión, encriptación, cifrado de contraseñas⭐Windows 10⭐. (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  4. «Download page» KeePass.info.
  5. «7Pass» 7Pass.
  6. «KeePassDroid» www.keepassdroid.com.
  7. «BlackBerry World - KeePass for BlackBerry» appworld.blackberry.com.
  8. «iOS application» iTunes.
  9. (Ingelesez) Reichl, Dominik. «Plugins - KeePass» keepass.info (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  10. (Ingelesez) Reichl, Dominik. «Translations - KeePass» keepass.info (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]