Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Khadzhi-Tarkhan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Khadzhi-Tarkhan (errusieraz: Хаджи-Тархан; tatareraz: Xacitarxan; persieraz: حاجی‌ترخان, Hajji-Tarkhan) Erdi aroko hiri bat izan zen, Volga ibaiaren eskuineko bazterrean zegoena, gaur egungo Astrakhanetik 12 km iparraldera. Ibn Battuta arabiar bidaiariak aipatu zuen hiria lehenbizikoz, 1333an. XIV. eta XV. mendeetan Urrezko Hordako merkataritza eta politika gune garrantzitsuenetako bat izan zen. 1395ean Tamerlanek arpilatu zuen. Ondoren berreraikia izan zen eta 1460 aldean Astrakhango khanerriko hiriburu bilakatu zen. 1547an Krimeako khan Sahib I Girayk mendean hartu zuen. 1556an Ivan Izugarriak konkistatu eta su eman zion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]