Kinton laino
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. |
Kinton lainoa (jatorrizko japonieraz 筋斗雲 edo Kinto un ?) Dragoi Bola manga eta animeko objektu bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nahiz eta antzinako jabeak, Iratxo Dortokak, Ahalguztidunarengandik jasotako oparia dela esan, benetan Karinek eman zion. Iratxo Dortokak Son Gokuri eman zion bere dortoka itsasora itzultzen laguntzeagatik, izan ere Son Gokuk lainora igotzeko arazorik ez zuela erakutsi zuen. Normalean Gokuk toki batetik bestera joateko erabiltzen zuen.
Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan Son Gokuk Kinton erabili zuen joko zelaitik kanpo erortzear zela Giranen aurkako borrokan. Hala ere, lainoa gehiagotan erabiltzea debekatu egin zuten.
Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketa ondoren Satan Bihotz Txikiren morroi batek lainoa desegin zuen. Zorionez Goku Karinekin berriz egon zenean beste Kinton bat eman zion, Gokuk laino erraldoi batetik nahi zuen zatia hartzeko baimena izan zuen.
Dragoi Bola Zn lainoa Son Gohanek eta Son Gotenek erabiltzen zuten.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kinton lainoa hodei hori txiki bat da. Bihotz onekoa den edonor honen gainera igo daiteke eta ibilgailu bezala erabili. Bihotz onekoa ez den norbait laino gainera igotzen saiatzen bada, beretzat lurruna bezalakoa izango da. Kintoni edozein leku irekitik deitua izan daiteke, eta hau jabea dagoen tokira joango da berehala. Lainoa hegan azkar ari denean zeruan zehar lorratz edo isats luze bat uzten du.
Kinton laino beltza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animean, Karinek Tao Pai Pairi Kinton laino beltz bat ematen dio hau dorrera igotzerakoan. Beste lainoarekin ez bezala, laino beltzean igotzeko izaki maltzurra izan behar da. Hala ere, laino honek Karinen menpean jarraitzen zuen eta Tao Pai Pai gainean zela lurrera erortzen utzi zuen.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dragoi Bolako beste elementu batzuk bezala Kinton lainoa Mendebaldera Bidaia nobela klasiko txinatarrean du jatorria. Istorio honetan pertsonaia ugarik laino hegalariak erabiltzen dituzte.