Kofi Abrefa Busia
Kofi Abrefa Busia (Wenchi, Urre Kosta, 1913ko uztailaren 11 – Oxford, Britainia Handia, 1978ko abuztuaren 11) ghanatar politikaria izan zen, Ghanako lehen ministroa 1969tik 1972ra.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kofi Busia Wenchin jaio zen, 1913ko uztailaren 11n; Wenchiko Erresumako errege familiako kidea zen. Londresen eta Oxforden historia ikasketak egin ondoren, Ghanako Unibertsitako katedraduna izan zen. Ghanako Kongresuko Alderdiaren sortzaileetakoa, Kwame Nkrumahren gobernuaren aurka jardun zuen. 1958 amaieran, herrialdetik ihesi atera behar izan zuen eta, zazpi urteko erbestealdian, irakasle aritu zen Leidengo Unibertsitatean. 1966an itzuli zen Ghanara, Nkrumahren aurkako estatu kolpearen ondoren. Haren alderdiak 1969ko hauteskundeak irabazirik, lehen ministro aukeratu zuten. 1972an Ignatius Kutu Acheampongek emandako estatu kolpeak kargugabetu zuen. Ingalaterrako erbestean hil zen, 1978ko abuztuaren 11n.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b August 28, 1978: Prime Minister of 2nd Republic Dr. Kofi Abrefa Busia Dies in London. Edward A. Ulzen Memorial Foundation, eaumf.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Ghanako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |