Komunitate (Gales)
Itxura
Komunitatea (galeseraz singularez cymuned eta pluralez cymunedau; ingelesez community) Galesko tokian tokiko administrazioa da. Ingalaterrako parrokia zibilen parekidea da. Komunitateak udalerri eta herri multzoez osatuak daude. 2016an Galesen denera 870 komunitate zeuden.
1974. urterarte Gales ere parrokia zibiletan banaturik zegoen, baina 1972ko Tokian Tokiko Aginte Agiriaen ondorioz parrokia zibilak desegin eta komunitateak sortu ziren. Gaur egun, Galesen ez dago komunitate baten barnean ez dagoen lursailik, ez hirigunetan ezta lana eremuetan.