Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Konderriko eskualde-udalerri (Quebec)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Quebeceko konderriko eskualdeko udalerrien mapa.

Konderriko eskualde-udalerriak (frantsesez: Municipalité régionale de comté (MRC)) toki-udalerrien lurralde-kudeaketa ziurtatzen duten administrazio-erakundeak dira. Udalez gaindiko komunitateetan biltzen dira, eta Quebeceko gobernuak emandako jurisdikzio- eta arautze-ahalmena dute, konderri gisa izendatutako lurralde batean.

Eskumen-maila bikoitzeko udal-administrazioaren sistema hori 1979an aldatu zuen Antolamendu eta Hirigintza Legeak, Quebeceko konderriak berrantolatzeko gobernu-politikan.

Derrigorrezko eskuduntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriko eskualde-udalerri batek eskumen hauek ditu:

  • lurralde-antolamendua bost urtean behin berrikusi behar den antolamendu-eskema baten bidez kudeatzea;
  • hondakin-materialak erabiltzeko plana, arriskuak estaltzeko eskema (suteetarako) eta segurtasun zibilaren eskema (poliziarako) ezartzea;
  • lurralde-antolamenduaren eskema aplikatzen dela zaintzea;
  • hirigintza-erregelamenduak ezartzea eta administratzea antolatu gabeko lurraldeetan eta, batzuetan, tokiko udalerri batzuetan;
  • bere lurraldeko ur-ibilguek ongi funtzionatzen dutela ikustea, bereziki nekazaritzako drainatze-lanetarako egokitu direnak;
  • tokiko udalerrien ebaluazio-rolak prestatzea;
  • eraikinak saltzea, jabetza-zergak ez ordaintzeagatik;
  • tokiko garapen-zentro bat izendatu edo osatzea, eskualdeko enpresei laguntzeko;
  • erakunde honen finantzaketa bermatzea.
Konderriko eskualde-udalerriak Bere hiriburua Sorrera
Abitibi Amos 1983ko urtarrilaren 1a
Abitibi-Ouest La Sarre 1982ko urtarrilaren 1a
Acton Acton Vale 1982ko urtarrilaren 1a
Antoine-Labelle Mont-Laurier 1983ko urtarrilaren 1a
Argenteuil Lachute 1983ko urtarrilaren 1a
Arthabaska Victoriaville 1982ko urtarrilaren 1a
Avignon Carleton-sur-Mer 1981ko martxoaren 18
Beauce-Sartigan Saint-Georges 1982ko urtarrilaren 1a
Beauharnois-Salaberry Beauharnois 1982ko urtarrilaren 1a
Bécancour Bécancour 1982ko urtarrilaren 1a
Bellechasse Saint-Lazare-de-Bellechasse 1982ko urtarrilaren 1a
Bonaventure New Carlisle 1981ko aprilaren 8a
Brome-Missisquoi Cowansville 1983ko urtarrilaren 1a
Caniapiscau Fermont 1982ko urtarrilaren 1a
Charlevoix Baie-Saint-Paul 1982ko urtarrilaren 1a
Charlevoix-Est Clermont 1982ko urtarrilaren 1a
Coaticook Coaticook 1982ko urtarrilaren 1a
D'Autray Berthierville 1982ko urtarrilaren 1a
Deux-Montagnes Deux-Montagnes 1983ko urtarrilaren 1a
Drummond Drummondville 1982ko urtarrilaren 1a
Joliette Joliette 1982ko urtarrilaren 1a
Kamouraska Saint-Pascal 1982ko urtarrilaren 1a
La Côte-de-Beaupré Château-Richer 1982ko urtarrilaren 1a
La Côte-de-Gaspé Gaspé 1982ko urtarrilaren 1a
Lac-Saint-Jean-Est Alma 1982ko urtarrilaren 1a
La Haute-Côte-Nord Les Escoumins 1982ko urtarrilaren 1a
La Haute-Gaspésie Sainte-Anne-des-Monts 1981ko martxoaren 18a
La Haute-Yamaska Granby 1982ko martxoaren 3a
La Jacques-Cartier Shannon 1981ko apirilaren 1a
Marguerite-D'Youville Verchères 1982ko urtarrilaren 1a
La Matanie Matane 1982ko urtarrilaren 1a
La Matapédia Amqui 1982ko urtarrilaren 1a
La Mitis Mont-Joli 1982ko urtarrilaren 1a
La Nouvelle-Beauce Sainte-Marie 1982ko urtarrilaren 1a
La Rivière-du-Nord Saint-Jérôme 1983ko urtarrilaren 1a
L'Assomption L'Assomption 1983ko urtarrilaren 1a
Laval Laval 1980ko ekainaren 1a
La Vallée-de-l'Or Val-d'Or 1981ko aprilaren 8a
La Vallée-de-la-Gatineau Gracefield 1983ko urtarrilaren 1a
La Vallée-du-Richelieu McMasterville 1982ko urtarrilaren 1a
Le Domaine-du-Roy Roberval 1983ko urtarrilaren 1a
Le Fjord-du-Saguenay Saint-Honoré 2002ko otsailaren 18a
Le Golfe-du-Saint-Laurent Côte-Nord-du-Golfe-du-Saint-Laurent 2010ko uztailaren 7a
Le Granit Lac-Mégantic 1982ko apirilaren 25a
Le Haut-Richelieu Saint-Jean-sur-Richelieu 1982ko urtarrilaren 1a
Le Haut-Saint-François Cookshire-Eaton 1982ko urtarrilaren 1a
Le Haut-Saint-Laurent Huntingdon 1982ko urtarrilaren 1a
L'Érable Plessisville 1982ko urtarrilaren 1a
Les Appalaches Thetford Mines 1982ko urtarrilaren 1a
Les Basques Trois-Pistoles 1981ko apirilaren 1a
Les Chenaux Saint-Luc-de-Vincennes 2002ko urtarrilaren 1a
Les Collines-de-l'Outaouais Chelsea 1991ko abenduaren 4a
Les Etchemins Lac-Etchemin 1982ko urtarrilaren 1a
Les Jardins-de-Napierville Napierville 1982ko urtarrilaren 1a
Les Laurentides Saint-Faustin–Lac-Carré 1983ko urtarrilaren 1a
Les Maskoutains Saint-Hyacinthe 1982ko urtarrilaren 1a
Les Moulins Terrebonne 1982ko urtarrilaren 1a
Les Pays-d'en-Haut Sainte-Adèle 1983ko urtarrilaren 1a
Les Sources Asbestos 1982ko urtarrilaren 1a
Le Rocher-Percé Chandler 1981ko apirilaren 1a
Le Val-Saint-François Richmond 1982ko apirilaren 25a
L'Île-d'Orléans Sainte-Famille 1982ko urtarrilaren 1a
L'Islet Saint-Jean-Port-Joli 1982ko urtarrilaren 1a
Lotbinière Sainte-Croix 1982ko urtarrilaren 1a
Manicouagan Baie-Comeau 1981ko apirilaren 1a
Maria-Chapdelaine Dolbeau-Mistassini 1983ko urtarrilaren 1a
Maskinongé Louiseville 1982ko urtarrilaren 1a
Matawinie Rawdon 1982ko urtarrilaren 1a
Mékinac Saint-Tite 1982ko urtarrilaren 1a
Memphrémagog Magog 1982ko urtarrilaren 1a
Minganie Havre-Saint-Pierre 1982ko urtarrilaren 1a
Montcalm Sainte-Julienne 1982ko urtarrilaren 1a
Montmagny Montmagny 1982ko urtarrilaren 1a
Nicolet-Yamaska Nicolet 1982ko urtarrilaren 1a
Papineau Papineauville 1983ko urtarrilaren 1a
Pierre-De Saurel Sorel-Tracy 1982ko urtarrilaren 1a
Pontiac Campbell's Bay 1983ko urtarrilaren 1a
Portneuf Cap-Santé 1982ko urtarrilaren 1a
Rimouski-Neigette Rimouski 1982ko apirilaren 25a
Rivière-du-Loup Rivière-du-Loup 1982ko urtarrilaren 1a
Robert-Cliche Beauceville 1982ko urtarrilaren 1a
Roussilon Delson 1982ko urtarrilaren 1a
Rouville Marieville 1982ko urtarrilaren 1a
Sept-Rivières Sept-Îles 1981ko martxoaren 18a
Témiscamingue Ville-Marie 1981ko apirilaren 15a
Témiscouata Témiscouata-sur-le-Lac 1982ko urtarrilaren 1a
Thérèse-De Blainville Boisbriand 1982ko martxoaren 26a
Vaudreuil-Soulanges Vaudreuil-Dorion 1982ko aprilaren 14a

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]