Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Konformitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sufismoa: ohitura eta pentsamoldean bat egiteaz gain, korrente musulman honekin bat egiten dutenek, dantzan sinkronizazio harrigarrizko ariketak egiten dituzte. Pentsakera eta gorputzaren konformitate adibide bat.

Konformitatea arau sozialak onartzea eta besteen eraginez norberaren jarrera bera aldatzea da. Sozializazio-prozesuaren parte da, non gizabanakoak pixkanaka aldatzen baitu bere jokabidea, komunitatetik ikasten dituen balio eta arauen arabera[1].

Prozesu psikologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko eskema mentala aldatzen duen estimulu berri bat agertzen denean, barneratzea gerta daiteke (pertsonak arau edo eredu berria onartzen du eta bere baitan hartzen du), edo kanpoko jokabidearen eta barne-sinesteen arteko talka; kasu horretan, portaerak konformitatea erakusten badu, obedientziaz hitz egiten da (norbanakoak araua onartzen du, ados egon ez arren). Estimulu berria konformitatea eragiteko gai ez bada, desobedientzia eragiten du edo, indarraren arabera, ez zaio kasurik egiten. Dena dela, konformitatea ez da beti kontzientea.

Konformitateak afiliazio premia psikologikoei erantzuten die: inork ez du bere erreferentzia taldeak baztertu dezan nahi eta, beraz, komunitate honetan onargarritzat jotzen denera egokitzen saiatzen da. Sariek eta errefortzuek adostasun-ohitura areagotzen dute, funtsezkoa baita haur baten hezkuntza-prozesuan. Ohitura hori ez da aldaezina, eta aldatu egin daiteke, baldin eta eragin sozial nahiko boteretsua gertatzen bada, subjektuaren adina edozein dela ere.

Aldaketen eragile den subjektuarekin edo taldearekin identifikatzen bada pertsona, errazagoa da konformitatea gertatzea, beren harreman-zirkuluetan ospe handia duten pertsonekin gertatzen den bezala.[2]

Ikuspegi negatiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
August Landmesser, besoa altxatu ez zuen gizona, hitlerismoak eragindako konformitatean.

Anjel Lertxundik idatzia utzi du[3], Ingerborg Bachmannen ipuin liburu bat iruzkintzean, komformitateak dakarrela "munduari begiratzeko modu etsi edo bezatu edo konplizea. Batera zein bestera, mundua aldatzeko borondaterik eza". Konformitatea segurtasun beharrak eragiten duela irizten dio Lertxundik, eta horri kontrajartzen dio arriskuak hartzea, "bizitzaren alor guztietan mundua hobetzeko benetako konpromisoaren parte inportantea da arriskuaren kontzientzia sortzailea."

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ibáñez Gracia, Tomàs.. (2003). Introducció a la psicologia social.. Editorial UOC ISBN 978-84-9788-297-2. PMC 962451969. (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).
  2. Kelman, H. C (1958). "Compliance, Identification, and Internalization: Three Processes of Attitude Change". Journal of Conflict Resolution 2 (1): 51–60
  3. Lertxundi, Anjel. «Segurtasunaren konformitate antzuaz» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]