Korfu
Korfu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Mount Pantokrator (en) |
Mota | uharte |
Luzera | 61 km |
Zabalera | 9 km |
Azalera | 626 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 39°36′N 19°52′E / 39.6°N 19.87°E |
UTC ordua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Honen parte da | Joniako Uharteak |
Estatu burujabe | Grezia |
Lurraldeko administrazio-erakunde | Decentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands |
Eskualdea | Joniako Uharteak (periferia) |
Prefecture of Greece | Korfu (unitate erregionala) |
Ur-gorputza | Jonikoa |
Leku geografikoa | Joniako Uharteak |
Mendizaletasuna |
Korfu[1] (grezieraz: Κέρκυρα, Kérkyra, /ˈcercira/ ahoskatua; antzinako grezieraz: Κέρκυρα edo Κόρκυρα; latinez: Corcyra; italieraz: Corfù) Greziako uhartea, Itsaso Jonikoan dagoena eta inguruko uharteekin batera Korfuko nomo edo departamendua (641 km2 eta 100.000 biztanle) osatzen duena. Epiroko penintsulako itsasertzaren parean dago (Korfuko itsasarteak bereizirik). 593 km2-ko eremua du eta 97.102 biztanle. Hiriburua Korfu (36.901 biztanle) da. Nekazaritza (mahastiak, fruta-arbolak, garia), arrantza eta turismoa ekonomia-jarduera nagusiak dira. Veneziar gotorlekuak eta bizantziar elizak aipagarriak dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroaz geroztik, bizantziarren, greziarren, veneziarren, napolitarren eta, berriro ere, veneziarren mende egon zen, hurrenez hurren. Joniar uharte guztiak bezala, Frantziaren esku egon zen 1797-1799 eta 1807-1815. urteetan, eta ingelesen mende 1815. urtetik 1864 arte. Lehen Mundu Gerran han osatu zen berriro serbiar armada eta frantsesen mende egon zen 1916-1918 bitarteko urteetan. Frantziak Austriako gerra-ontzidia Itsaso Adriatikotik irtetea eragotzi zuen urte horietan, austriarrek aliatuen aurka borrokatzeko asmoa agertu baitzuten. 1929an, uhartea italiarrek bonbardatu eta okupatu zuten uhartea, eta gauza bera egin zuten italiarrek eta alemaniarrek Bigarren Mundu Gerran (1941-1944). Greziaren mende geratu zen 1944. urtean. 1945ean lurrikara bat izan zen, eta haren ondorioz eraikuntza ugari suntsitu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.