Kosmos
Bere zentzurik orokorrenean, kosmosa sistema ordenatu edo harmoniatsu bat da. Grezierazko κόσμος hitzetik sortzen da, ordena esan nahi duena, eta kaosaren antitesia da. Gaur egun, hitza, unibertso hitzaren sinonimo bezala erabiltzen da (honek duen ordena kontutan hartuta). Kosmetiko eta kosmetologia hitzek, jatorri bera dute. Kosmosaren azterketari (edozein ikuspuntutik) kosmologia deritzo. Hitz hau, hitz absolutu bezala erabiltzen denean, existitzen den guztia esan nahi du, aurkitu dena eta aurkitu ez dena.
Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esaten denez, Pitagoras izan zen kosmos hitza unibertsoari erreferentzia egiteko erabili zuen lehen filosofoa, beharbada, zeru izartsuaren ordenagatik.
Errusiar kosmismoa, Errusian, XX. mendearen hasieran agertu zen filosofia kosmozentriko eta mugimendu kultural bat da.
Gainera, kosmos hitzak, antolaketa esan nahi du.
Teologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teologian, hitza, unibertsoaren sorrera adierazteko erabil daiteke, Jainkoa kanpoan utzita. Septuagintak, kosmos zein oikumene erabiltzen ditu munduko gune populatuentzako. Teologia kristauan, hitza, aionen sinonimo bezala erabiltzen da, "bizitza mundutiarra"ri edo "mundu honi" erreferentzia egiteko, "beste mundua"ren aurkakoa.
Kosmologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kosmologia, kosmosaren azterketa zenbait ikuspuntutik abiatuta da, testuinguruaren arabera. Kosmologia guztiek, izaeraren osotasunean dagoen berezko ordena ulertzen saiatzea dute amankomunean. Honela, erlijio eta sistema filosofiko gehienek dute kosmologia bat.
a gertatu eta 700.000 urtera. Orohar, duela 13.700 milioi urte gertatu zela esaten da.]]
Kosmologia fisikoari dagokionez, kosmos hitza, sarri, modu teknikoan erabiltzen da, balizko multibertso baten barneko jarraikako espazio-denborari erreferentzia eginez. Gure kosmos berezia, orokorrean, Kosmosa bezala izendatzen da.
Filosofiaren arloan, "absolutu", "kosmos" eta "unibertso" hitzak, existitzen den guztiaren sinonimo bezala erabil daiteke.
Aro Berriko Filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ken Wilber filosofoak, Kosmos hitza, existentzia ezagun guztiei erreferentzia egiteko erabiltzen du, kontzientziaren arlo ezberdinak barne. Xede horrekin erabilitako Kosmos hitzak, Unibertso ez dual bat (bere ustez, alde fisikoak eta etika eza barne hartzen dituena) Unibertso zorrozki fisiko batetatik ezberdintzen du, azken hau, ohiko zientzien ardura dena.
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kosmosa "natura autonomo" bezala ikusteak, natura, gizakien hazkuntzarako mekanismo soil bezala ikustearekin kontrastatzen du.
Kosmosaren munduaren iritzian, gizakia, naturaren zati bat da, mekanismoaren munduaren iritzian, gizakiak natura domeinatzen duen bitartean.
Ken Wilberrek, kosmos hitza, existitzen den guztiari erreferentzia egiteko erabiltzen du. Kosmos hitza, unibertso ez dual hau (bere ustez, alde ez etiko eta fisikoak barne hartzen dituena), unibertso zorrozki fisikotik ezberdintzeko erabiltzen da, azken hau zientzia tradizionalen ardura dena, eta, ohi, kosmos hitzarekin lotzen dena.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | Kosmosa, den guztia, izan den guztia eta izango den guztia da | » |
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found