Kroaziako eskualdeak
Itxura
Kroaziako eskualdeak edo konderriak hogeita bat dira. Errepublikaren banatze nagusia da. Kroazieraz županije (pluralean) eta županija (singularrean) izenak dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualdeak edo konderriak 1990ean idatzitako Kroaziako Konstituzioan sortu ziren, eta ordutik aldaketa txikiak baino ez dituzte izan. Lehenago, Jugoslavian, Kroaziako Errepublika Sozialistan, gaur egungo konderriak baino txikiagoak ziren eta haien izena općine zen. Izen hori mantendu egin da zenbait udalerrien kasuan. Konderriko gobernurako hautatutako ordezkari politikoek, 1993 eta 2001 artean, Konderrietako Ganbera (Županijski dom) bat osatu zuten Kroaziako Parlamentuan (Hrvatski sabor) .
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderri bakoitzak du:
- Batzarra edo županijska skupština, bozketan aukeratutako ordezkariekin sortua. Lau urterako aukeratzen dira. Batzar horrek funtzio asko ditu: eskualdearen zuzendaritza exekutiboa, urteko aurrekontuak, konderriaren ondarea...
- Gobernadorea edo župan; diputatu talde bat du harekin lanean, dožupan izenekoa. Gobernadoreak eskualdearen antolaketa zuzentzen du eta estatu mailako gaietan eskualdearen ordezkaria da.