Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ktoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea

Mitologian eta erlijioan, batez ere Greziakoetan, kthonios terminoa (antzinako Grezieraz χθόνιος khthónios 'lurrekoa', 'lurrari dagokiona') lurrazpiko jainko edo izpirituak aipatzeko erabiltzen zen, alegia, jainko zerutiarrak ez zirenak. Batzuetan, telurikoak ere esaten zaie (latinezko tellus-tik).

Jainko ktonikoak Mediterraneoko substratu zaharrean kokatzen dira, Anatoliarekin identifikatuta dagoen batean. Naturaren zikloak, bizitzarenak eta heriotzaren ondorengo biziraupena dira islatzen dituzten kezkak.

Arkeologiak Ama handiak edo Lurraren amak gisa izendatutako idoloak deskribatu ditu, Neolito garaiko eta Brontze Aroko hilobietan batez ere, ugalkortasunaren kultuekin lotuta bide zirenak. Objektu hauek beste aztarnategi batzuetakoekin (bereziki Anatoliakoekin) dituzten harremanek iradokitzen dute Mediterraneoko antzinako erlijio hark jainkosa hura zezenarekin edo arkumearekin lotzen zuela, eskualde honetan luzaro iraun zuen gaia izanik.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]