Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Lê dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lê dinastia
Motadinastia
Indarraldi1428 (egutegi gregorianoa) - 1788
HerrialdeaDai-Viet

Lê dinastia (vietnameraz: Nhà Hu Lê), Vietnamgo aginte-lerro monarkiko luze bat izan zen izan zen, 1428tik 1788ra bitartean herrialdea gobernatu zuena. Vietnamgo dinastia luzeena da iraupenaren aldetik.

Dinastia 1428an iritsi zen boterera, Le Loi erregearen koroatzearekin, zeinak Ming armada txinatarra bota zuen herritik. 1527an, Mac dinastiak tronua usurpatu zuen, eta Lê dinastia 1533an indarberritu zitenean, zatiketa aro bat hasi zen Vietnamen, Hegoaldeko eta iparraldeko dinastien aroa izenaz ezagutzen den aldian, zeinean Mactarrak eta Letarrak lehian aritu behar izan zuten. Denboraren poderioz, Mac dinastia eremu txiki batera mugatu zuten Letarrek 1592an, eta, azkenik, 1677an desagertuta geratu zen.

Hala ere Lê enperadoreek botere teoriko bateratua erdietsi arren, benetako agintea Nguyễn jaunek zeukaten hegoaldean, eta Trịnh jaunek iparraldean, eta bi taldeen arteko borrokak jarraitu zuen. Tây Sơn anaien matxinada nekazariak 1788an amaitu zuen Trinhdarren eta Nguyendarren boterearekin, eta ustez matxinatuen asmoa Lê dinastia botere osoaz berrezartzea zen, baina bere ondorioa izan zen errege-lerro zaharraren erabateko erorketa.

Lê Dinastiaren gobernuak Vietnam handitu egin zuen, iparraldeko estatu txiki batetik egungo Vietnameko lurraldeetaraino. Beste eraldaketa inportante bat izan zen aurreko estatu eta gizarte eredu budista sistema konfuziar batek ordezkatzea. Paradoxikoki, erlijioaren gaian bezala, Lê enperadoreek Ming txinatarrak egotzi arren, beste aldaketa asko egin zituzten txinatar sistemaren ereduari jarraituz, administrazio publikoan eta lege sisteman barne.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]