Ladislao Hil ostekoa
Ladislao Hil ostekoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1453 - 1457 ← Alberto II.a Alemaniakoa - Jurgi Poděbradykoa →
1440 - 1457 ← Alberto II.a Alemaniakoa - Matias I.a Hungariakoa →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Komárno, 1440ko otsailaren 22a (egutegi gregorianoa) | ||||||
Herrialdea | Hungaria | ||||||
Heriotza | Praga, 1457ko azaroaren 23a (egutegi gregorianoa) (17 urte) | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Alberto II.a Alemaniakoa | ||||||
Ama | Elizabeth of Luxembourg | ||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||
Familia | |||||||
Leinua | Habsburgo | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | hungariera txekiera alemana latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | agintaria |
Ladislao Hil ostekoa (hungarieraz: Utószülött László; kroazieraz: Ladislav Posmrtni; txekieraz: Ladislav Pohrobek; alemanez: Ladislaus Postumus; Komárno, 1440ko otsailaren 22a - Praga, 1457ko azaroaren 23a) Austriako dukea eta Hungaria, Kroaziako eta Bohemiako erregea izan zen.
Alberto Habsburgokoaren hil osteko semea izan zen. Ama Elisabet Luxenburgokoa izan zen. Bere amak 1440ko maiatzaren 15ean Hungariako errege koroatzea lortu zuen, Ladislao V.a izenarekin. Hala ere, Hungariako Parlamentuak koroatzea baliogabetzat jo zuen eta gerra zibila hasi zen. Ladislaok bere haurtzaroa bere osaba Frederiko III.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren gortean errefuxiatuta bizi izan. 1452an errege administrazioa berrezarri zen Hungarian eta 1453an Ladislao Bohemiako errege koroatu zuten. Bat-batean hil zen hamazazpi urte zituela, otomandarren eta Hunyadi familiaren aurkako borroka garai iskanbilatsu batean.