Lainote
Lainote (orduko grafiaz: lanhote, frantsesez: brumaire) egutegi errepublikanoko bigarren hila da.
Gregoriotar egutegira ekarrita, urriaren 22tik azaroaren 20era irauten du, gutxi gorabehera, urtearen arabera. Scorpius zeinuaren aldiarekin ia bat dator.
Jatorrian «behe laino eta lanbrotik dator, urritik azarora izaten baitira», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Eguraldiaren fenomeno hori, ordea, batez ere Frantziako landa lurretan gertatzen da, eta egutegi errepublikanoa unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Egutegi errepublikanoa | ||
---|---|---|
Udazkena: Mahaxte • Lainote • Izozte |