Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Laodizea

Koordenatuak: 37°50′09″N 29°06′27″E / 37.83583°N 29.10750°E / 37.83583; 29.10750
Wikipedia, Entziklopedia askea
Egungo aztarnategia

Laodizea[1] (grezieraz: Λαοδίκεια πρός τοῦ Λύκου; latinez: Laodicea ad Lycum; turkieraz: Laodikya) antzinako Seleuzidar Inperioko hiri bat da. K.a. 261 eta K.a. 245 bitartean sortu zuen Antioko II.a Teosek, eta bere emazte Laodizeren omenez izendatu zuen. Gaur egungo Denizli turkiar herritik 6 kilometro iparraldera dago, izen bereko probintzian, Eskihisar herrixkatik gertu.

Merkataritza hiri oparo bat izan zen, bi ibilbide garrantzitsuren artean zegoena, eta ospetsua izan zen bere artile eta kotoizko oihalengatik. Funtsezko merkataritza- eta banketxe-gunea zen. Hiriaren aberastasuna sortzen zuten, batetik, oso ezaguna zen begientzako ukendu batek eta, bestetik, baita ere oso ospetsua zen eta hantxe bertan artile beltz bikainez eginiko kalitate handiko jantziek, esan bezala.

Bere eliza —zeinen hondakinak oraindik kontserbatzen diren— Asia Txikiko Zazpi Elizatako bat zen. Hauxe da Biblian ageri den Laodizea hiria.

Zizeronek bertan eman zituen urte batzuk, Marko Antonioren aginduz hila izan aurretik.

Gaur egun geratzen den gune arkeologikoan, hiriak zituen estadioaren, anfiteatroaren, odeoiaren, akueduktuaren eta zisternaren hondakinak ikus daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
37°50′09″N 29°06′27″E / 37.83583°N 29.10750°E / 37.83583; 29.10750