Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Larry Trask

Wikipedia, Entziklopedia askea
Larry Trask
Bizitza
JaiotzaOlean1944ko azaroaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
HeriotzaHove2004ko martxoaren 27a (59 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Alboko esklerosi amiotrofikoa
Hezkuntza
HeziketaLondresko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Sussexko Unibertsitatea

Inguma: robert-lawrence-trask-1944-2004

Robert Lawrence "Larry" Trask (New York, 1944ko azaroaren 10a - Brighton, 2004ko martxoaren 27a) euskal hizkuntzalari estatubatuarra izan zen.[1][2]

Hasieran kimika ikasi bazuen ere, Peace Corps agentzian izan ondoren[3] hizkuntzalaritzari ekin zion. Londresko Unibertsitatean doktoretza lortu ondoren, Erresuma Batuko zenbait unibertsitatetan irakasle bilakatu eta katedraduna Sussexko Unibertsitatean[4].

Hizkuntzalaritza historikoa[5] eta euskal hizkuntzalaritza landu zituen[6] eta euskarazko hiztegi etimologikoa osatzen ari zela albo-esklerosi amiotrofikoak hil zuen[7][8][9].

Leverhulme Fellowship saria lortu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]