4 itzal
Itxura
(«Lau itzal» orritik birbideratua)
4 itzal | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Gipuzkoa |
Musika mota | rock |
Urteak | 2001 - 2005? |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, GOR |
Taldekideak | |
Xabi Solano Haritz Harreguy Haritz Beristain "Txiki" Koldo Soret | |
Informazio gehigarria | |
4 itzal 2001ean Gipuzkoan sortu zen rock musika taldea izan zen. Taldea Etzakit taldean ibilitako Xabi Solano trikitilari eta abeslariaren ekimenez sortu zen, proiektu berri bat abiatu nahi zuena. Xabiri beste musika talde batzuetan aritutako beste hiru musikari elkartu zitzaizkion: Kashbad-eko "Txiki" Sen-eko Haritz eta Utikan eta Mugatik taldeetan ibilitako Koldo. Horrez gain, Jon Garmendia "Txuria"ren laguntza izan zuten, abesti batzuen letrak idatzi zituena. 2003an Haritz Harreguyk taldea utzi zuen, eta Gorka Sesma sartu zen bere ordez, bigarren diskoaren grabaketan parte hartu zuelarik. Euren ibilbidean zehar bi disko kaleratu zituzten.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Solano (trikitia, ahotsa eta gitarra)
- Haritz Harreguy (gitarra) (2001 - 2003)
- Gorka Sesma (gitarra) (2003 - 2005)
- Haritz Beristain "Txiki" (bateria)
- Koldo Soret (baxua)