Lawrence Alma-Tadema
Lourens Alma Tadema, Lawrence Alma-Tadema bezala ezaguna (Dronryp, 1836ko urtarrilaren 8-Wiesbaden, 1912ko ekainaren 25), Herbehereetako Viktoriar Aroko margolari neoklasizista izan zen. Formakuntza Belgikan egin zuen baina 1870tik Ingalaterran bizi izan zen. Bere ospea batez ere egin zituen Antzinaroan inspiratutako ikuspegi dotoreen ondorioz zabaldu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX mendeko pintura historikoaren testuinguruan, meroginviar serieko lan arrakastatsuak egin zituen. Maiz landu zuen Fredegunda erregina frankoaren figura. 1863 urtean bere ama zendu zen eta urte horretan ezkondu zen Marie Pauline Gresssin Doumolin andrearekin. Bikotea Italiara bidaiatu zen eta Ponpeiara egindako bisitak berebiziko garrantzia izan zuen bere lanean. Itzuleran, Parisen, Jean-Leon Gerome margolaria ezagutu zuen eta honek ere eragin handia izan zuen ondorengo obran. Senar-emazteak 1864an izan zuten lehen semea, Eugene, hil zen, gero bi alaba izan zituen, Laurense eta Anna. Bizitokia Bruselan jarri zuten. Ondorengo urteetan Antzinako Egipto, Grezia eta Roma izan ziren margolariaren katalogoa zabaldu zuten gaiak. Ernest Gambart nazioarteko arte-merkatariari esker, lanaren ezagutza zabaldu zen. Alargun zelarik, 1870 urtean, Londresera joan zen. Bertan, inoiz egin ez bazuen ere, pintura klaseak eman zituen eta bere ikasle izan zen Laura Theresa Epps margolari britainiarrarekin ezkondu zen. Gizarte-bizitza animatuan parte hartu zuen eta hiri hartan hil zen.[1].
Alma-Tadema eta Hollywood
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alma-Tadenaren margolanak berak egindako ikerketetan inspiratu egiten ziren. Benetakotasun arkeologikoko tradizio bati ekin zion, eta horrek eragin nabarmena izan zuen antzerki victoriarrean, gai klasikoko lanen eszenaratzean aurrekariak sortuz. Izan ere, Joseph Harker antzerkiko margolariarekin lan egin zuen Hypatia, Julio Zesar eta Coriolano bezalako lanetan. Ondoren, haren margolanak, zituzten zehaztasunei esker, Hollywoodeko zuzendari askorentzat inspirazio-iturri izan ziren. Esaterako D. W. Griffith greziar eta erromatar mundua azaltzeko garaietan haren lanetan oinarritu zen. Cecil B. DeMille (The Ten Commandments, 1956) gauza berak egin zuen. Gladiator filmak ere Alma-Tadenaren eragina erakusten du. Allen Funtek, Candid Cameraren sortzailea, bere margolanen bildumagilea izan zen, batez ere oraindik oso ospetsua ez zenean.
Ohoregarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erresuma Batuko Merituaren Ordenaren kidea (Erresuma Batua, 1905eko ekainaren 6an).
- Leopoldo Ordenaren Zalduna (Belgikako Erresuma).
- Royal Academy of Arts erakundearen partaidea (Erresuma Batua, 1879).
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Klovisen haurren heziketa (1861).
-
Eskultorearen modeloa (1877).
-
Gustuko ohitura (1909).
-
Heliogabaloren larrosak (1888) (The Roses of Heliogabalus)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz)BARROW, R.J.-Lawrence Alma-Tadema. Barcelona: Phaidom, 2004. ISBN 0-7148-9828-7
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Art Renewal: Extensive Alma-Tadema Gallery
- (Ingelesez): Artcyclopedia.