Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Lea (Ingalaterrako ibaia)

Koordenatuak: 51°54′37″N 0°27′40″W / 51.9103°N 0.4612°W / 51.9103; -0.4612
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lea (Ingalaterrako ibaia)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera68 km
Geografia
Map
Koordenatuak51°54′37″N 0°27′40″W / 51.9103°N 0.4612°W / 51.9103; -0.4612
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.420 km²
Ur-emaria38 m³/s
Bokalea
()
Bow Creek (en) Itzuli

Lea ibaia Londresko (Ingalaterra) ibai handienetako bat da, Tamesis ibaiaren adar garrantzitsuena. Bedfordshiren sortzen da, Chiltern mendixketan, eta hego-ekialderantz joaten da Hertfordshiretik barrena, Essex konderriaren mugan zehar, Londres Handian sartuz, Bow Creek-en Tamesis ibaia rekin bat egin arte.

Ibaiak ekialdearen eta mendebaldearen arteko hesi naturala da, baita iparraldetik hegoalderako merkataritza-bide historikoa ere. Hertford-en azpitik, ibaiean aldaketa artifizialak egin izan dira nabigagarriagoa egiteko; honek industria bere inguruan asko bultzatu du.

Lea barrenan nolabaiteko kutsadura badago ere, goieneko zatia eta haren ibaiadarrak, Londresko ur edangarriaren iturri nagusienetakoak dira. 1613an eginiko ubide artifizial batek (New River) goieneko tarte honetatik ur garbia hartzen du. Londreseko ur korrontearen gogortasun handia (mineral eduki handia, alegia) Chiltern mendixken lurzoruak emandako ezaugarria da.[1]

Lea ibaiaren izena IX. mendetik dokumentatua dago, baina askoz zaharragoa dela uste da. Aldi anglosaxoian Lig(e)an (880. urtean) eta Lygan (895. urtean) jaso ziren, eta Erdi Aro Goiztiarrean Luye edo Leye.

Lug erro zelta (brytoniko) batetik eratorria dela dirudi, "distiratsu" edo "argi" esanahiarekin. Erro hori, gainera, jainko baten izenetik eratorria da; beraz, esanahia "Lugus jainkoari eskeinitako ibaia" ere izan daiteke. Beste aukera bat, sinpleagoa, hitzen kognatua da: hitz brytonikoa eta "Li" hitz gales modernoaren nahastea, alegia (li = "erreka").

Ibaiaren izena toponimo askoren baitan dago, besteak beste, Leagrave (ibaiaren iturria dagoen Lutoneko aldiria) eta Luton eta Leyton (biek ala biek "Lea ibaiko soroa" adierazten dute).

Beste erabilera batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cockney hizkeran,"River Lea" teari esateko modua da.[2]

Muga naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea ibaiaren lerroa eta Stort ibaiadar nagusia, denbora luzez muga politiko gisa erabili. Burdin Aroan, Lea eta Stort haranek Catuvellauni (mendebaldean) eta Trinovantes tribuen arteko muga osatu zuen.[3] Gero, bi ibaiak Ekialdeko Saxoien Erresumaren lurralde zentralaren eta Erdiko Saxoi Probintziaren arteko muga izan ziren.[4] Lea osoa, gero, muga izan zen eremu ingelesaren menpeko lurraldearen (mendebaldean) eta Danelaw herriaren artean, IX. mendearen amaieran.

IX. eta X. mendeetan Ingalaterrako alde horretan konderriak ezarri zirenetik, Lea-Stort lerroa Essex (ekialdean) eta Hertfordshire eta Middlesex (mendebaldean) banatu ditu. Londresen, ibaia Londresko burguen arteko muga gisa erabiltzen da (lehenago konderri eta parrokia arteko muga izan zen bezala). 1889 eta 1965 artean, Lea barrena Londresko konderriaren eta Essex-en arteko ekialdeko muga izan zen.[5]

Londresko hauteskunde-barrutien mugak berrikustean ere, Tamesis eta Lea izan dira banatzaile nagusiak.[6]

Oinezkoen zubi esekia, Lutongo Wardown Parkean eraikitako lakuaren gainean.

Normalean iturria Well Headen dagoela esaten da, Waulud's Bank henge neolitikoan, Lutonen (Bedfordshire); handik oso gertu, ordea, ibaiak Houghton Brook errekarekin bat egiten du.

Iturritik 6 miliara, ibaia Hertfordshiren sartzen da. Ondoren, ekialderantz eta hego-ekialderantz doa Harpenden-tik (Wheathampstead), Catuvellauni tribuaren behinolako hiriburutik alegia, Hertford hirirantz.

Ibaia Great Amwell-etik igarotzean.

Hertforden, ibaiak sakonera txikia du; kilometro gutxi batzuk beherago Stort ibaiarekin bat egin arte, zenbait adarren ura jasotzen du: Mimram, Beane, Ash eta Stort ibaiak.

Ur-bolumena gehitzeak ubide zabala eta nabigagarria sortzen du hemendik aurrera. Gehiago, puntu honetan sortu baitzen "Lee Navigation" kanala.

Stort ibaia, Leako adarrik garrantzitsuena, kilometro gutxira bat egiten du, Feildes Weir-en. Nabigagarritasunarekin batera, Leako lautadaren mendebaldetik igarotzen den trenbideak (Hertford - Tottenham) irisgarritasuna hobetu du, eta, puntu honetan haranaren mendebaldeak duen garapena ahalbidetu du.

Lea ibaia, desbideratzea eta uholdeak arintzeko kanalak Tottenhamen

Hertforden ondoren, ibaiak Ware zeharkatzen du, Erdi Aroan ibai-portu izan zena. Menbaldeko ertzean, Hoddesdon, Broxbourne eta Cheshunt daude (Herfordshire); gero Enfield, Edmonton, Tottenham eta bere hezeguneak (Londres iparraldea). Ekialdean, landa guneak Waltham Abbeyen, eta Chingford eta Walthamstow Londres ekialdean.

Kilometro askoan, ibaia lakuz inguratuta doa; iparraldean, urez betetako legar meatze zaharrak; eta Londres aldean kontsumorako sortutako 13 urtegiak. Urtegi hauek Haringey eta Hackney burguen mugetan amaitzen dira, eta garatu gabeko berdegune zabal bat osatzen dute, Londreseraino iristen dena.

Hackney iparraldean, urtegiak amaitu eta korridore berde zabalak jarraitzen duen lekuan, Walthamstow, Leyton eta Hackney izeneko zingirak eta Queen Elizabeth parke olinpikoa daude. Parke horretan, ibaiaren ibilgua zatituta dago, gizakiak egindako kanaletan (Bow Back Rivers, "arraunean atzeraka ibiltzeko ibaiak"). Kanal horiek jatorriz ur-errotentzat sortuak izan ziren, adibidez hegoaldean dagoen Three Mills izeneko marea-errota. 1960 eta 1970eko hamarkadak arte Bow Back ibaien inguruko eremu hau industrialde oparoa izan zen, besteak beste Thames siderurgika, Bromley-by-Bow petrolera, eta West Ham zentral elektrikoekin.

Historikoki, itsasadarra Hackney Wick auzoraino iristen zen; orain ostera, Bow Locks esklusek marea geldiarazten dute Bromley-by-Bow eta West Ham auzoen artean. Berez, ontziek Lea jarraituz Tamesiseraino jaits daitezke; baina praktikoagoa zaieLimehouse Cut kanala jarraitzea, Bow Locksetik aterata,Limehouse arroa jarraituz eta Limehouse Basin Lock esklusatik Tamesisera aterata.

Lea barreneko mendebaldean Hackney, Bow eta Bromley-by-Bow auzoak daude. Ekialdean Walthamstow, Leyton, Stratford eta West Ham. Ibaiaren azken zatiari Bow Creek esaten zaio, eta Tamesis ibaiarekin bat egiten duen lekuan Blackwall (mendebaldean) eta Canning Town (ekialdean) auzoak daude.

Trinity Buoy Wharf itsasargia (Blackwall), Lea eta Tamesis elkartzen diren tokian

Ibaiaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arraun-ontzia Lea ibaian
Bow Creek itsasadarrak eta Limehouse Cut kanalak bat egiten duen lekua, Londresko Dockland-etara begira

Erromatarren garaian, Old Ford ("ibi zaharra") zen, behetik gora joanda, Lea ibaia gurutzatzeko lehen lekua. Puntu hau erromatarren aurretiko bide baten parte zen, Oxford, Old Street, Bethnal Green eta Old Ford batzen zituena, gero hezeguneetan zehar Wanstead Slip izeneko lekutik (gaurko Leytonen) jarraitzen zuena, Essexetik Colchester alderantz. Artean Lea ibaia zabalagoa zen, eta itsasadarraren mareaHackney Wickeraino iristen zen.[7] Old Forden erromatarren kokaleku berantiarraren aztarnak aurkitu dira, IV. eta V. mendeetakoak.

1110 urtean Matildak, Henry I.aren emazteak, erorketa bat izan zuen ibian, Barking Abadiara zihoala. Ostean, zubi bat eraikitzea agindu zuen. Artean, Lea barrena ubide zabal bat zen, mareen eraginpekoa; beraz, zubiaren eraikuntzak Essex eta Middlesex konderrien arteko komunikazioari asko lagundu zion, baita bigarrenean zegoen Londres herriaren garapenari ere.

Lea Bridge zubia, Lea barreneko bigarren zubia, 1757 eta gerokoa da, aurretik zegoen ferrya ordezkatzeko eraikia. Clapton distritua (mendebaldean) eta Leyton eta Walthamstow (ekialdean) lotu zituen.

Barkingeko errepidea Canning Townera igarotzeko Iron Bridge zubia 1810ean eraiki zen.

Oro har, Lea barrenean askoz ere zubi gehiago daude Lea erdian baino.

Merkataritza eta industria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan, errota nagusiak Temple Mills, Abbey Mills, Old Ford eta Bow izan ziren. Gehienak elizaren jabetzakoak ziren, eta Stratforde-atte-Bow-ko okinak hornitzen zituzten, eta hauek hiria. Errota hauetarako eraikitako antaparek erromatar garaiko estratak ebaki zituzten Stratford izeneko lekuan ("estratetako ibia").

Lea ibaia Ware zeharkatzen du, garagardoa eta whiskya ekoizten zen herrigunea; beraz, industria honek ur bidezko garraioa urte askoan erabili izan zuen garagarra eta malta garraiatzeko. Wareko ibai-garraiolariek zenbait zergaz salbuetsita zeuden, 1665-66ko izurri bubonikoan Londres hornitzeko egindako lanaren sari bezala.[8]

Ibai-merkataritzaren maila zabalak eraman zuen John Stow historialaria, 1603an Lea “ibai atsegin eta erabilgarri hau” bezala deskribatzera.[9]

Lea ibaiaren ertzetan egondako beste industria garrantzitsua armena izan da. Waltham Abbey Royal Gunpowder Mills bolbora fabrika, Enfield Lock-eko Arma Txikien Errege Fabrika, eta Stratford Langthorne Abbey-ko Congreve Rocket Factory suziri fabrika.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «EC1A 7BE — Water quality in your area» Thames Water.
  2. Brewers Dictionary of London Phrase and Fable, Russ Willey, 2009
  3. The Trinovantes, by Rosalind Dunnett, Chapter 1, 1975, Gerald Duckworth and Co Ltd
  4. The boundary is unknown and discussed in "Kingdom, Civitas and County" by Stephen Rippon, Oxford University Press
  5. «The Builder map of the county of London - Norman B. Leventhal Map & Education Center» collections.leventhalmap.org.
  6. 2018 Boundary Commission Report. .
  7. Stepney, Bethnal Green. (1998). «Bethnal Green: Communications» A History of the County of Middlesex 11: 88–90..
  8. Ware – The Story so Far – 3 of 3. Ware Online.
  9. «John Strype's Survey of London Online» www.dhi.ac.uk.