Leonid Kantorovitx
Leonid Vitalievitx Kantorovitx (errusieraz: Леонид Витальевич Канторович; San Petersburgo, Errusiar Inperioa, 1912ko urtarrilaren 19a - Mosku, Sobietar Batasuna, 1986ko apirilaren 7a) errusiar matematikari eta ekonomialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Petersburgon egin zituen ikasketak. 18 urte zituela matematika-doktoretza lortu zuen. 1964an Sobietar Batasuneko Zientzia Akademian sartu zen, eta 1965ean Lenin saria irabazi zuen. Hainbat liburu idatzi zituen ekonomia sozialistan produkzio-bideak eta inbertsioak ongien egiteko moduak aztertzeko eredu matematikoak proposatuz: "Produkzioaren antolamendu eta plangintzarako eredu matematikoak" (1939), "Kalkulu ekonomikoa eta baliabideen erabilerarik egokiena" (1960). 1975ean Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuen Tjalling Koopmansekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]