Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Li Si

Wikipedia, Entziklopedia askea
Li Si
Bizitza
JaiotzaShangcai County (en) Itzuli, K.a. 280
HerrialdeaChu
Qin dinastia
Lehen hizkuntzatxinera
HeriotzaXianyang, K.a. 208 (71/72 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: waist chop (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzaktxinera
Irakaslea(k)Xunzi
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, filosofoa eta ministroa
Enplegatzailea(k)Qin Shi Huang
Qin Er Shi (en) Itzuli

Li Si (txinera sinplifikatuz: 李斯; pinyinez: Lǐ Sī; Wade–Giles: Li³ Si¹; c.K.a. 280 - Xianyang, K.a. 208, iraila edo urria) Qin dinastiako politikari, idazle eta kaligrafo txinatarra izan zen.[1][2]

Kantziler bezala aritu zen K.a. 246tik 208ra, lehenengo Qin estatuko Zheng Erregearen pean, geroago Qin Shi Huang, Qin dinastiako "Lehen Enperadore" bihurtu zena. Gero Qin Er Shi, Qin Shi Huangen hemezortzigarren semea eta bigarren enperadorea zerbitzatu zituen. Metodo administratiboei dagokienez, Li Sik Shen Buhairen ideiak miretsi eta erabili zituela esan ohi da, Shen Buhai eta Han Feiren teknika behin eta berriz aipatuz, baina hertsiki legeari dagokionez, Shang Yangen jarraitzailea izan zen.[3]

Li Si, jatorriz Cai estatuka zen, Chu erresumaren barruan.[4] Oraindik gazte zelarik, funtzionario adingabe moduan aritu zen Chuko tokiko ministrazioan. Historialari Handiaren Memorien arabera, egun batean Li Si ohartu zen kanpoko etxolako komuneko arratoiak zikinak zirela eta gose zeudela, baina hobiko arratoiak, aldiz, ondo elikatuta zeudela. Bat-batean konturatu zen "ez dagoela ohorerako ezarritako estandarrik, guztion bizitza ezberdina baita. Pertsonen balioak haien gizarte estatusak zehazten ditu. Eta arratoiak bezala, pertsonen estatus soziala, askotan, inguruko ausazko bizitzako gertaeren menpe dago soilik. Eta horrela, kode moraletan beti mugatuta ibili beharrean, jendeak hobe luke une bakoitzean hoberen irizten duena egingo balu". Li Sik politikan karrera egiteko asmoa azaldu zuen, Erresuma Borrokalarien garaian familia noble batekoak ez ziren ikasketadunentzat ohiko irteera izaten baitzen politika.

Li Sik Chu erresuma utzi behar izan zuen haren ibilbidean aurrera egiteko. Haren ustetan, adimenduna eta hezitua izanagatik bizitzan ezer ez lortzeak lotsa baino ez zion ekartzen bere buruarentzat eta baita gainerako jakintsuentzat ere. Xunzi pentsalari konfuziar ospetsuarekin heziketa amaitu ondoren, Qin estatura aldatu zen, une hartan estatu boteretsuena, bere ibilbide politikoan aurrera egiteko ahaleginean.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Herrlee G. Creel, Shen Pu-Hai: Un filósofo político chino del siglo IV B. C , p.138, 151-152
  2. Xunzi Volume 1. p. 37. John Knoblock
  3. (Ingelesez) Herrlee G. Creel. Shen Pu-Hai: A Chinese Political Philosopher of the Fourth Century B. C..  138, 151–152 or.
  4. (Ingelesez) Hammond, Kenneth James. (2002). The Human Tradition in Pre-modern China. Scholarly Resources, Inc. ISBN 978-0-8420-2959-9..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]