LibreOffice Calc
LibreOffice Calc | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1990 |
Azken bertsioa | 7.2.7 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ eta Java (mul) |
Sistema eragilea | OpenDocument Spreadsheet eta CSV |
Irakur dezake | Linux |
Idatz dezake | OpenDocument Spreadsheet |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License |
Deskribapena | |
Honen parte da | LibreOffice |
Ekoizpena | |
Garatzailea | The Document Foundation (en) |
libreoffice.org… |
LibreOffice Calc LibreOffice software paketearen osagai libre eta kode irekiko kalkulu orri bat da, kalkuluak, zenbaketak, taulak, analisiak, grafikoak egiteko balio du. OpenOffice.org Calcen moldaketa da. Microsoft Excel kalkulu-orri ezagunaren antzekoa da, zenbait ezaugarri antzekoak dituzte, baina LibreOffice Calcek, fitxategiak gordetzerakoan-eta, formatu irekiko fitxategiak erakusten ditu lehenetsita, Microsoft Excelek ez bezala. Calcek Microsoft Exceleko kalkulu-orriak inportatzeko eta aldatzeko balio du.
GNU Lesser General Public License v3 lizentzia erabili da LibreOffice Calc argitaratzeko.
LibreOffice suite bulegotika paketeko beste aplikazioen antzera, Calc hainbat plataformatan erabiltzeko aukera dago: Linux, FreeBSD, Mac OS X eta Microsoft Windows plataformetan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calc hainbat formatutan dokumentuak irekitzeko eta gordetzeko gai da, formatu irekiko fitxategiak irekitzeko eta gordetzeko balio du eta jabego pribatuko hainbat formatu ere ezagutzen ditu.
Kalkuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LibreOffice Calcek hainbat funtzio dauzka, estatistika kalkuluak egiteko erabil daiteke, banku-jarduerako funtzioak egiteko balio du, kontabilitate eragiketak egiteko, besteak beste, eta funtzio horiekin formulak sor daitezke, datuekin kalkulu konplexuak egiteko[1].
Formulak sortzeko laguntza nahi izanez gero, Funtzioen morroia[2] erabili behar da.
Baldintza-kalkuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat faktorez osatutako kalkuluetan, faktore batean egindako aldaketen eraginak berehala ikusteko aukera ematen du. Adibidez, mailegu-kalkulu batean epealdia aldatzeak interes-tasetan edo amortizatu beharreko kopuruetan zein eragin duen ikus daiteke. Gainera, taula handiagoak erabil daitezke aurretik definitutako agertokien bidez.
Datu-baseen funtzioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datuak antolatu, biltegiratu eta iragaz daitezke kalkulu-orrietan.
LibreOffice Calc aplikaziora datu-baseetako taulak arrasta eta jaregin daitezke, edo LibreOffice Writerreko gutun-inprimakiak sortzeko datu-iturburu gisa erabil daiteke kalkulu-orri bat.
LibreOffice Writerrekin bateragarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Calcekin sortutako taulak eta grafikoak testu prozesadore batera, esate baterako LibreOffice Writerrera, esporta daitezke.
Datuak antolatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klik gutxi batzuekin kalkulu-orria berrantola daiteke hainbat datu-barruti erakutsi edo ezkutatzeko, barrutiak ezaugarri berezien arabera formateatzeko, edo subtotalak eta totalak bizkor kalkulatzeko. Zutabeak eta errenkadak erraz berrantola daitezke, erabakitako parametroen arabera.
Diagrama dinamikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LibreOffice Calc-en kalkulu-orrietako datuak taula dinamikoetan aurkez ditzakezu, taula horiek automatikoki eguneratzen dira datuak aldatzen direnean.
Microsoft-eko fitxategiak irekitzea eta gordetzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Microsoft Excel fitxategiak bihurtzeko, edo bestelako hainbat formatutako fitxategiak irekitzeko nahiz gordetzeko, erabil daitezke LibreOffice iragazkiak.
Formatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LibreOffice Calc honek, LibreOffice paketeko programa guztiek bezala, formatu irekiak hobesten ditu.
Euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]LibreOfficeko bulegotika paketearen elementua izanik, Calc euskaraz lokalizatuta eta lokalizazioa eguneratuta egoten da, software librearen komunitateko boluntarioei esker[3].
Laguntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «LibreOffice Cal-en ezaugarriak» help.libreoffice.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ «Funtzioen morroia» help.libreoffice.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
- ↑ «LibreOffice - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).