Liburutegi mitologikoa
Liburutegi mitologikoa (antzinako grezieraz: Βιβλιοθήκη, Bibliothēkē, "liburutegi"), hiru liburutan, greziar mitologia tradizionalaren eta elezahar heroikoen bilketa handi bat da. Antzinaro klasikotik mantentzen de bere erako lan bakarra, Liburutegia, greziar mitologiaren gida bikain bat da, unibertsoaren hasieratik Troiako Gerraraino.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburutegi mitologikoa, klasizistek, erreferentzia bezala erabili dute, bildu zen garaitik, K.a. I. eta K.a. II. mendeetatik egundaino, idazleengan eragina izanez, antzinarotik Robert Graveseraino. Greziar mitoen istorio sakon bat ematen du, mitologia heroikoko dinastia handi guztien eta heroi nagusien istorioak kontatuz, Jason eta Perseotik hasi eta Herakles eta Helena Troiakoara arte. Greziar mitoentzako jatorrizko iturri bezala, erreferentzia lan bezala eta antzinako idazle greziarrek eurek, euren ohitura mitikoak ikusten zituzten moduaren zantzu bezala, Liburutegi mitologikoa, mitologia klasikoa interesatzen zaion edonorentzako ezinbesteko lana da.
Kontserbatutako eskuizkribuetan, egile bezala, "Apolodoro" izeneko bat aipatzen da. Apolodoro hau, modu okerrean baina, Apolodoro Atenaskoarekin identifikatua izan da (K.a. 180an jaioa), Aristarko Samotraziakoaren ikasle bat, nagusiki, Homerori buruzko eskolio txikian agertzen diren erreferentziengatik, honek, mitologiari buruzko antzeko bilketa sakon bat egin zuela ezagutzen delako, hitz neurtu kronika eran. Testu honek, egile erromatar bat, Kastor Rodaskoa aipatzen du, Zizeronen garaikidea izan zen K.a. I. mendean. Emate oker hau, Konstantinoplako aitalehen izan zen Fozioren adituetatik aurrera egiten da. Arrazoi kronologikoen ondorioz, Apolodoro Atenaskoak liburu hau ezin izan zuenez idatzi, Liburutegi mitologikoaren idazlea, Sasi-Apolodoro deitzen ohi da, zorrozki zuzenak izan nahi dutenen aldetik. Erreferentzia tradizionalek, soilik "Liburutegia" eta "Epitomea" aipatzen dituzte.
Zoritxarrez, Liburutegi mitologikoa, lau liburutan, ez da, egundaino, osorik iritsi. Hirugarren liburuaren zati bat eta laugarren liburu osoa, galdu egin ziren. Beste alde batetik, edizio osotik abiatuta eginiko epitome bat dago, galdutako zatia barne, bere edukiaren laburpen on bat uzten duena.