Linguae vasconum primitiae
Linguae vasconum primitiae | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Bernart Etxepare |
Argitaratze-data | 1545 |
Izenburua | Linguae Vasconum Primitiae |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | literatura |
Hizkuntza | euskara |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Linguae vasconum primitiae[1] (latinezko izenburua; «Euskaldunen hizkuntzaren hastapenak»[2], «Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak»[3] esan nahi du) ezaguna dugun lehen euskal liburu inprimatua da, 1545ean argitaratua, Bernart Etxeparek idatzia. Etxeparek lehen euskal idazlea izatearen kontzientzia nabaria zuen, eta horretaz harro ageri da liburuan, izenburutik bertatik hasita.[4][5]
Edizio eta aleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bordelen argitaratu zuen Etxeparek 1545ean. Oihenarten esanetan, bigarren argitarapen bat ere izan zuen liburuak, Adrien Morronten etxean (XVII. mendearen hasieran, hortaz), baina ez zaigu haren beste berririk iritsi.[6] René Lafonen ustez, beharbada lehenago izan zen edizio laburrago bat, erabat galdua; hori pentsarazten dute, besteak beste, kantuen arteko grafia ezberdintasunek.[4]
Liburuak ez bide zuen zabalkunde handirik izan, eta ez zaigu heldu ale bakarra baizik, Parisko Liburutegi Nazionalean gordeta dagoena.
Edukiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuak 31 lerroko hitzaurrea eta kantuak ere badiren 15 (8/7) silabetako bertso ditu, behenafarreraz idatziak, euskalki hori herri xeheak erabiltzen zuen bezalaxe baliatuta.[4]
Etxepareren metrikak latinezko Erdi Aroko poesian ditu erroak. Hamabost kantuetatik lau izan ezik, guztiak dira zesurak erdibitutako zortzi eta zazpi silabako bi hemistikioz osatuak.
Hamabost kantu horiek lau multzotan bildu ohi dira, gaiaren arabera: erlijiozko bi, amodiozko hamar, autobiografiarako eta askatasuna goratzeko bat, eta euskara goresteko bi.
Amodiozko bertsoetako batek honela dio:
|
|
Askatasuna goraipatzen duen poema autobiografikoan, Bernart Etxeparek kontatzen du Bearnon espetxeratua izan zela, Nafarroako erregeari traizio egin izanaren salaketa faltsua jarri ziotelako.
Euskararen historia egiten
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken bi kantuak, Kontrapas eta Sautrela, euskarari egin zizkion odak dira. Autorea oso jakitun zen bere lanaren garrantzi historikoaz, eta ez bakarrik hitzaurrean, liburua ixteko bi kantu horietan azpimarratzen du bereziki. Heuscara ialgui adi mundura, kontrapasaren leloa, aski argia da zentzu horretan:
- Heuscara ialgui adi campora
- Garacico herria
- Benedica dadila
- Heuscarari eman dio
- Behar duyen thornuya.
- Heuscara
- Ialgui adi plaçara
- Berce gendec vste çuten
- Ecin scriba çayteyen
- Oray dute phorogatu
- Enganatu cirela.
- Heuscara
- Ialgui adi mundura
Aurkibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Latinez) Extraict des regestes de Parlement
Hizkera eta euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etxepareren hizkerak hizkuntzalari eta aditu askoren interesa piztu du. Etxeparek, Leizarragak ez bezala, ez zuen euskara batu batekiko kezkarik. Beraz, bere obra idazteko dakien euskara bakarra aukeratzen du: ekialdeko behe-nafarrera[8]. Etxeparek berezko ezaugarri batzuk ditu bere idazkeran, esaterako[9]:
- Bokalarteko r eta h mutu egiten ditu batzuetan.
- Hasierako h mutu egiten du batzuetan.
- Ez du -a mugatzailea ipintzen.
Oro har, Etxepareren ortografia nahiko irregularra da, eta hori ahozko hizkuntzan oinarritu den seinale da; izan ere, bere liburua euskaraz argitaratutako lehena izan zenez, ez zuen euskara idatziaren eredurik.
Liburuaren azalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurelia Arkotxak egindako azterketen arabera, liburuaren estalkia XVI. mendekoa zen, eta bi azaletan ezarritako armarria Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren koinatu Luis I.a Borboi-Condéko gerrari kalbinistarena zen.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- ↑ Mendiguren Elizegi, Xabier; Izagirre Urreaga, Koldo. (1998). «Bernat Etxepare» Euskal literaturaren antologia (Elkar) (Noiz kontsultatua: 2020-11-17).
- ↑ Salaberri Muñoa, Patxi. «Linguae vasconum primitiae / Euskaldunon hizkuntzaren hasikinak» Booktegi (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
- ↑ a b c Patxi Altuna, «Hitzaurrea», in Xabier Kintana (koordinatzailea), Linguae vasconum primitiae, 1545-1995, Euskaltzaindia, 1995.
- ↑ Edurne Begiristain: «Ganberako altxor berriak», Berria, 2011-02-02.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Linguae Vasconum Primitiae. .
- ↑ «"Gehien harritzen nauen Etxepareren poema ‘Emazten favore’ izenekoa da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ «Euskalkiak edo hizkelkiak hizkuntza baten aldaera edo barietateak dira - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ «Etxepare - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).
- ↑ Arkotxa, Aurelia. «"Linguae Vasconum Primitiae"-ren peritestualitateaz eta euskararen gramatizazioaren primiziaz» (PDF) ASJU (Noiz kontsultatua: 2011).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskara |
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak: Linguae vasconum primitiae |
- Patxi Altunaren 1980ko edizio kritikoa, Euskaltzaindiaren webgunean. Linguae Vasconum Primitiae. Euskaldunon Hizkuntzaren Hasikinak Patxi Salaberri Muñoak prestatuta, dibulgazioa egiteko xedea duen edizioa. Alde batean Etxepareren testua, azaleko egokitzapen ortografiko batzuekin, eta bestean testua euskara batuan emana.
- Linguae vasconum primitiæ: testu osoa, Klasikoen Gordailuan.
- Lehen euskal liburuaren faksimile.fr/rechercher.do?index=AUT3&numNotice=12075834 catalogue.bnf.fr