Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Liofilizazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fase diagramako gezi urdinak erakusten duen bezala likido egoeran dagoen ura izoztu egiten da eta ondoren, sublimazioz gas bihurtzen da.

Liofilizazioa intentsitate handiko hutsa aplikatuz aldez aurretik izozturik dagoen disolbatzailea sublimazio bidez lehortzea posible egiten duen prozesua da. Liofilizazioa elikadura eta farmazia industrian erabiltzen da batez ere.

Prozesua nahiko garestia eta luzea da lehorketa metodo tradizionalekin konparatuz gero, baina bukaerako produktuaren kalitatea hobea da.

XX. mendeko 50. hamarkadan garatu zen prozesu industrial gisa, nahiz eta antzinatik erabili izan den. Inkek esaterako, gauez elikagaiak izozten uzten zituzten Andeetan eta goizeko lehen eguzki printzei eta presio atmosferiko baxuari esker, izoztutako uraren sublimazioa ematen zen. Prozesu hau liofilizazio naturala bezala ezagutzen da.

Liofilizazioaren faseak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Izozketa. Hau ahalik eta azkarren egitea komeni da produktuan aldaketak gerta ez daitezen. Horretarako eutexi tenperatura ezagutzea garrantzitsua da.
  2. Sublimazioz egindako lehen mailako lehorketa. Hutsa aplikatuz eta tenperatura igoz disolbatzailearen sublimazioa burutu. Sublimazioa prozesu endotermikoa denez, hau da, beroa xurgatzen duena, tenperatura igo egin behar da. Hala ere, kontrolatuta izan behar da. Baxuegia bada, prozesua luzatu egingo baita eta altuegia bada aldiz, izotza urtu egingo da.
  3. Bigarren mailako lehorketa. Aurreko urratsean ur kantitate handiena kendu bazaio ere, oraindik zerbait geratzen zaio. Hau kentzeko lurrinketa erabiltzen da. Amaierako produktuaren hezetasuna %1 baino txikiagoa izango da.
  4. Produktuaren egokitzapena. Behin liofilizazioa burutu eta gero, produktua hezetasun eta oxigenotik babestu behar da.
  • Tenperatura nahiko baxuak erabiltzen direnez, produktuan ez da aldaketa kimikorik emango.
  • Osagai hegazkorren galerak minimoak dira.
  • Liofilizatutako produktuak jatorrizkoaren bolumen berdina izango du.
  • Amaierako produktuaren hezetasuna nahi den bezain baxua izan daiteke.
  • Ez da bakterioen garapenik edota aldaketa entzimatikorik ematen.
  • Amaierako produktua hutsean kontserba daiteke.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]