Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Lombardia

Koordenatuak: 45°39′N 9°57′E / 45.65°N 9.95°E / 45.65; 9.95
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lonbardia» orritik birbideratua)
Lombardia
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaMilan
ProbintziakBergamo
Brescia
Comoko probintzia
Cremona
Lecco
Lodi
Mantova
Milan
Monza eta Brianza
Pavia
Sondrio
Varese
Udalerriak1546
Geografia
Koordenatuak45°39′N 9°57′E / 45.65°N 9.95°E / 45.65; 9.95
Azalera23.861 km²
Demografia
Biztanleria9.426.354 biztanle (2005)
Dentsitatea395 bizt/km²
www.regione.lombardia.it

Lombardia[1] (italieraz Lombardia; lombardieraz Lumbardia) Italiako iparraldeko eskualde bat da, Mendebaldeko Alpeetan dagoena.

Milan du hiriburu eta hiri nagusia.

Iparraldean Ticino eta Grisons kantoiak (Suitza), hegoaldean Emilia-Romagna eskualdea, ekialdean Trentino-Adige Garaia eta Veneto eta mendebaldean Piemonte ditu mugakide.

Bi eskualde nagusi bereizten dira Lombardian. Iparraldea oso menditsua da (Alpe mendiak, Ortler eta Adamelloko mendikateak) eta bertan dago Lombardiako gailur garaiena, Bernina (4.052 m).

Glaziarren higadurek haranak (Valteline) eta aintzirak (Iseo eta Como, Maggiore, Lugano, Garda) sortu zituzten eremu honetan. Hegoalderago dauden mendi apalagoek (Brescia eta Bergamo inguruan) iparraldeko mendiak eta hegoaldeko ordoki emankor eta oparoa bereizten dituzte. Adda, Adige, Mincio, Oglio, Po, Sesia eta Ticino dira Lombardiako lurraldea zeharkatzen duten ibai nagusiak.

Italiako lurralderik oparoena da Lombardia, bai industriari, bai merkataritzari eta baita nekazaritzari dagokionez ere. Italiako iparraldeko Genova, Turin eta Milango hiriek eratzen duten industria eremuaren parte bat hartzen du; metalurgia, automobilgintza, makineria, ehungintza, janari industria, kimika eta altzarigintza dira industria nagusiak.

Oso garrantzizkoa da, orobat, bertako haranetako zentral hidroelektrikoek sortzen duten indarra. Lombardiako lurra emankorra eta oparoa izaki oso garatua dago nekazaritza: garia, garagarra, arroza, artoa, azukre kanabera, barazkiak eta fruitu arbolak behe lurretan eta olibondoa, mahatsa eta abere hazkuntza, eremu garaietan. Turismorako azpiegitura handiak (negu kiroletarakoak batik bat) daude iparraldean, mendialdean.

K.a. III. mendetik aurrera herri galiarrek eta, ondoren, erromatarrek okupatu zuten egungo Lombardiako lurraldea. 568-572. urteetan lombardiar germaniarrek konkistatu eta bertan egokitu zuten Lombardiako erresuma.

774an Karlomagnok konkistatu zuen eta Italiako erresumako lurralde bihurtu zen 843an. 951n Oton I.a Handia Germaniako enperadorea jabetu zen lurraldeaz, eta 1176an bertako hiri nagusiek (Milan, Pavia, Cremona…), Lombardiako Ligan bateraturik, Frederiko I.a Bizargorria menderatu zuten.

XIV. mendean, Veneziako eta Milango hirien artean banatu zen Lombardiako lurraldea. Frantziako eta Austriako koroen pean egon zen Milanaldea luzaroan eta 1535ean Karlos V.a enperadorearen esku gelditu zen. 1556an Espainiako koroaren mendean geratu zen, eta 1714an Austriakoarenean.

Frantses inperioaren garaian, Alpeen honaindiko errepublika osatu zuten Lombardian 1797an eta Italiako erresumaren barnean geratu zen 1805ean. Napoleonen ondoren, Austriako inperioko lurralde bihurtu zen (Lombardia-Venezia Erresuma, 1815-1859) eta 1859an Italiako erresumaren barnean geratu zen.

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Milan: 1.308.735 biztanle (2006)
  2. Brescia: 191.059.
  3. Monza: 121.961.
  4. Bergamo: 116.197.
  5. Varese: 96.917.
  6. Sesto San Giovanni: 83.556.
  7. Como: 83.002.
  8. Busto Arsizio: 79.552.
  9. Cinisello Balsamo: 73.770.
  10. Cremona: 71.313.

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]