Looney Tunes
Looney Tunes | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1930 |
Izenburua | Looney Tunes |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tex Avery Bob Clampett (en) Arthur Davis (en) Friz Freleng (mul) Hugh Harman (en) Rudolf Ising (en) Charles Jones Robert McKimson (en) Frank Tashlin (en) |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Cartoons (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Cartoon Network (mul) |
Hasiera-data | 1930eko apirilaren 19a |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Erabiltzen du | cartoon physics (en) |
Fikzio-unibertsoa | Looney Tunes universe (en) |
looneytunes.kidswb.com | |
Looney Tunes (euskaraz Doinu Eroskoak) AEBetako marrazki bizidun telesail bat da. Warner Bros ekoiztetxeak ekoiztu eta jatorriz 1930-1969 artean aireratu zen, ordutik hona munduko telebista katea ugaritan behin eta berriz errepikatu da. Garai beretxuan Merrie Melodies izeneko ekoiztetxe berdinaren antzeko telesaila ere aireratu zen.
Marrazki bizidun sail honetako pertsinai nagusi asko mundu osoan ospetsu bilakatu eta gaur egun herri kulturaren zati dira, tartean Bugs Bunny, Daffy Ahatea, Porky Txerria, Elmer Ehiztaria, Tweety Txoria, Sylvester Katua, Avoa, Yosemite Sam, Foghorn Leghorn, Marvin the Martian, Pepé Le Pew, Speedy Gonzales, Koiotea eta Hankarina, Tasmaniako Deabrua eta beste hainbat.
Walt Disneyren marrazki bizidunei lehia latza egin zioten, haiek nagusiki pertsonaia zintzo eta ipuin klasikoetan oinarrituak zueden bitartean, honakoak pertsonaia bihurri eta txantxazaleetan oinarrituak zeuden, maiz haurrentzat umore xaloa baino helduentzako umore beltza irudikatzen zuten.