Lorenzo's Oil
Lorenzo's Oil (euskaraz Lorentzoren Olioa) 1992ko George Miller australiar zuzendari, ekoizle eta gidoigileare drama filma bat da. Bertan, Nick Nolte, Susan Sarandon, Peter Ustinov eta Zack O'Malley Greenburg aktoreek antzeztu zuten.
Filma Augusto eta Michaela Odone estatubatuar senar-emazteak adrenoleukodistrofia (ALD) gaixotasun larria zuen haien seme Lorentzo sendatzeko burutu zuten sendagaiaren bilaketa nekagaitzaren benetazko kasuan oinarritutako dago. Filma 1991ko iraila eta 1992ko otsailaren artean nagusiki Pittsburgh hirian filmatu zen.
Filmak Oscar Sarietarako 2 izendapen jaso zituen, Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Susan Sarandon) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (George Miller eta Nick Enright), nahiz eta bat bera ere ez irabazi izan. Bestalde, Susan Sarandon aktoreak Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Sarirako izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984. urtea. Lorenzo Odone (Zack O'Malley Greenburg), AEBetan bizi diren italiar jatorriko gurasoen sema da, baina zoritxarrez hiru urte dituela adrenoleukodistrofia gaixotasun neurologiko larria garatu du, harentzako tratamendurik ezagutzen ez delarik. Denbora gutxian, erabat arrunta zen mutikoa ohean etzanik gelditu da: ezin du oinez ibili, ezta ikusi ez eta entzun ere. Halere, bere gurasoak (Nick Nolte eta Susan Sarandon) ez dute amore emango eta etengabe eta nekagaitz euren semea salbatzeko ahalegin guztiak egingo dituzte. Nahiz eta bietako bat bera ere medikua ez izan, genetika, biologia eta neurologia ikasten eta ikertzen hasiko dira... gai horietako adituen artean laguntza eta sendagai bilaketari ekinez.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nick Nolte: Augusto Odone
- Susan Sarandon: Michaela Odone
- Zack O'Malley Greenburg: Lorenzo Odone
- Peter Ustinov: Gus Nikolais doktorea
- Kathleen Wilhoite: Deirdre Murphy
- Gerry Bamman: Judalon doktorea
- Margo Martindale: Wendy Gimble
- James Rebhorn: Ellard Muscatine
- Ann Hearn: Loretta Muscatine
- Maduka Steady: Omuori
- Mary Wakio: ensenyant a les Comores
- Don Suddaby bere burua antzeztuz
- Colin Ward: Jake Gimble
- LaTanya Richardson: Ruth erizaina
- Jennifer Dundas: Nancy Jo erizaina
- William Cameron: Pellerman
- Eddie Murphy: Joeren lankidea (kameoa)
- Laura Linney: irakasle gaztea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992ko filmak
- George Millerrek zuzendutako filmak
- George Millerrek idatzitako filmak
- Nick Noltek antzeztutako filmak
- Susan Sarandonek antzeztutako filmak
- Peter Ustinovek antzeztutako filmak
- Gerry Bammanek antzeztutako filmak
- Margo Martindalek antzeztutako filmak
- James Rebhornek antzeztutako filmak
- Colin Wardek antzeztutako filmak
- Ann Dowdek antzeztutako filmak
- Ann Hearnek antzeztutako filmak
- Eddie Murphyk antzeztutako filmak
- Jennifer Dundasek antzeztutako filmak
- Kathleen Wilhoitek antzeztutako filmak
- Latanya Richardsonek antzeztutako filmak
- Laura Linneyk antzeztutako filmak
- Don Suddabyk antzeztutako filmak
- Becky Ann Bakerrek antzeztutako filmak
- Mary Pat Gleasonek antzeztutako filmak
- David Shinerrek antzeztutako filmak
- Peter MacKenziek antzeztutako filmak
- Paul Lazarrek antzeztutako filmak
- Joyce Reehlingek antzeztutako filmak
- Michael O'Neillek antzeztutako filmak
- Zack O'Malley Greenburgek antzeztutako filmak
- George Millerrek ekoitzitako filmak
- Universal Studiosek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Gaixotasunei buruzko filmak
- Drama filmak
- Zainketa aringarriak eta zinema
- Pittsburghen girotutako filmak