Lorin Maazel
Lorin Varencove Maazel (Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1930eko martxoaren 6a – Castleton Farms, Virginia, Ameriketako Estatu Batuak, 2014ko uztailaren 13a) biolinista eta orkestra zuzendaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzian jaio zen arren, gurasoak Estatu Batuetako juduak zituen, eta estatubatuar herritartasuna izan zuen. Oso gazterik hasi zen musikaren munduan lanean, eta hamabost urte zituenerako Estatu Batuetako orkestra ospetsuenen zuzendari gisa nabarmendu zen. 1948an, Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoan sartu zen biolinista gisa, eta 1960an Alemaniako Bayreuth Jaialdian parte hartu zuen zuzendari moduan (bera izan zen Bayreuthen lehen amerikarra). Harrezkero, munduko orkestra ospetsuenen zuzendari izan da. 1965etik 1975era, Berlin Irratiko Orkestra Sinfonikoko zuzendaria izan zen, 1972tik 1982ra, Clevelandekoarena, eta Vienako Operakoarena, 1982tik 1986ra. 1988an, berriz, Frantziako Orkestra Nazionalaren zuzendari musikal izendatu zuten (1988-1991). Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoaren musika-zuzendaria izan da 1986az gero, eta Bavaria Irratiko Orkestra Sinfonikoarena, 1993tik aurrera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.