Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Lovis Corinth

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lovis Corinth

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFranz Heinrich Louis Corinth
JaiotzaGvardeysk (en) Itzuli1858ko uztailaren 21a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemania
HeriotzaZandvoort1925eko uztailaren 17a (66 urte)
Hobiratze lekuaSüdwestkirchhof Stahnsdorf (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Berend-Corinth  (1903ko martxoaren 26a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Académie Julian (en) Itzuli
Art Academy Königsberg (en) Itzuli
Kneiphof Gymnasium (en) Itzuli
(1866 - 1873)
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Franz Defregger
Ludwig von Löfftz
Robert Trossin (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, marrazkilaria, litografoa, ilustratzailea, grabatzailea, akuafortista eta scenic designer (en) Itzuli
Lantokia(k)Anberes
Paris
Berlin
Munich
Amsterdam
Haarlem
Haga eta Zandvoort
Enplegatzailea(k)Berlin University of the Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakRembrandt eta Peter Paul Rubens
KidetzaBerlin Secession (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
inpresionismoa
Genero artistikoaerretratua
Arte figuratiboa
paisaia margolaritza
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa

Find a Grave: 18032151 Edit the value on Wikidata

Lovis Corinth (Tapiau, Prusia, 1858ko uztailaren 21a –  Zandvoort, Prusia, 1925eko uztailaren 17a) alemaniar artista eta idazlea izan zen. Bere helduaroko margolanek eta marrazketek inpresionismoa eta espresionismoaren sintesia adierazten dute.

Ikasketak Parisen eta Munichen egin zituen. Berlingo Sezesioan partaide izan zen, eta talde horretako lehendakari izan zen Max Liebermann ostean.

Bere hasierako lana izadiarekiko hurbilketa adierazten zuen. Hasiera batean espresionismotik urrun bazegoen ere, 1911 urtetik aurrera, bere estiloak espresionismoaren ukituak hartu zituen. Kolore biziagoak erabiltzen hasi zen eta bizitasun handiko paisaia eta erretratuak egiten hasi zen.

Corinthek gai ugari jorratu zituen, horien artean biluziak eta Bibliako pasarteak ere.

Cornithen jatorrizko izena Franz Heinrich Louis izan zen. Txikitatik marrazketarako gaitasuna ageri zuen. 1876 urtean  Königsbergko akademian pintura ikasketak hasi eta irakasle Otto Günther margolaria izan zuen. 1880 urtean Munichera joan zen, garai hartan, Parisekin batera, Europako abangoardiako arte-gunea zena. Bertan, denbora laburrean baina, Franz von Defregger-ekin ikasi zuen eta ondoren Municheko Arte Ederretako Akademian onartua izan zen, non Ludwig von Löfftz bere irakasle izan baitzen. 

1882-83 urteetan soldaduska egin behar, baina 1884 urtera arte Löfftzekin ikasten jarraitu zuen. Ondoren  Anberesera joan zen, bertan miresten zuen Rubensen margolanak ikusi zituen. 1884 urteko urrian Parisera joan zen William-Adolphe Bouguereau eta Tony Robert-Fleuryren gidaritzapean, Julian Akademian  ikasi zuelarik. Marrazketa gaitasuna hobetzeko ekin zion eta emakume biluziak sarri irudikatu zituen. Salon-eko domina irabazi nahian, behin eta berriro porrot egin zuen eta etsituta  Königsbergera itzuli eta 1888 urtean "Lovis Corinth" izena hartu zuen.

1891 urtean Munichera itzuli zen baina Akademia utzi eta Municheko Sezesioko kide izan zen. 1899 urtean, Berlingo Sezesioko erakusketan parte hartu zuen. Bederatzi urte hauek ez ziren izan ekoizpen gehien eman zizkion urteak, aitzitik, xanpaina eta ardo kopuru itzelak edateagatik ezaguna izan zen.

1900 urtean, Berlineko Paul Cassirerren galerian, bakarkako erakusketa egin zuen eta 1902an, 43 urte zituela, emakumeentzako marrazketa eskola bat ireki eta bere lehen ikaslearekin ezkondu zen, Charlotte Berend, bera baino 20 urte gazteagoa. Emakume honek eragin handia izan zuen bere lanean eta bere artean familia bizitza gai nagusia bihurtzea eragingo zuen.

Artearen historiari buruzko saiakera ugari idatzi zituen eta besteen artea, 1908 urtean, Das Erlenen der Malerei ("Ikasteko Pintatzen") argitaratu zuen.

1911ko abenduan, istripu zerebrobaskularrak jota, bere ezkerraldea ezin zuen mugitu, baina bere emaztearen laguntzaz, urtebeteko epean, eskuineko eskuaz margotzeari berriro ekin zion. Ezintasun honek bere margolanak eguneroko gauzetara bideratu zuen, hots, familia giroa eta eguneroko bizitza.

Ohoreak eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1921eko martxoaren 15eaan, Corinthek Königsbergeko unibertsitatean doktoretza jaso zuen.

1925 urtean pneumonia bat jota, Zandvoorten hil egin zen.

Hirugarren Reich aldian, Corinthen lanak arte endekatutzat jo zuten eta naziek bere 295 lan kendu zizkioten eta horietako zazpi 1937 urtean Municheko Arte endekatua erakusketan aurkeztuak izan ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]