Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Luis Aranberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Aranberri

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLuis Aranberri Mendizabal
JaiotzaEibar1945eko irailaren 17a (79 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta politikaria
Izengoitia(k)Amatiño

Inguma: luis-alberto-aranberri-mendizabal

Luis Alberto Aranberri Mendizabal, Amatiño izengoitiz ezaguna (Eibar, 1945eko irailaren 17a)[1] gipuzkoar kazetari, idazle eta politikaria da. 1970tik aurrera garatu zen euskal kazetaritza berriaren suspertzaileetako bat izan zen. Euskal kazetaritza modernoaren aro hori Espainiako trantsizioak ekarri zuen euskal erakundetze-prozesuarekin batera koskortu zen eta, ia belaunaldi bakar batean, ez izatetik izatera pasatu zen, hutsaren hurrengotik normalizazio abiapuntura.

Hego Euskal Herrian hiru ziren 1970eko hamarkadan euskal kazetaritzaren garapena eragozten zituzten arrazoi nagusiak:

  1. Gaztelaniaren erabateko nagusitasuna eta euskara gizarteratzearen kontrako jarrera.
  2. Zentsura politikoa.
  3. Diktadura garaiko askatasun faltak eragin zuen prentsa ofizialaren arriskurik nahi eza.

Administrazioaren borondaterik ezak ez zuen, batetik, kazetari eta komunikatzaileen euskal trebakuntza batere eragin. Eta, bestetik, giro erdi klandestinoan hazi eta hezitako idazleen atxikimendu sozial eta politikoak informazio orokorreko kazetaritza arrunta baino azterketarako eta hausnarketarako pentsamendu-aldizkaritza sustatu zuen. Artikulugileen iritzi-moldeetatik berriemaileen informazio-kazetaritzara bitarteko zubigintzan eta urraspideetan loratu ziren lehen aitzindariak, Jabier Aranburu, Miren Jone Azurza eta Mikel Atxaga kasu. Eta, euren arteko gazteena, Luis Aranberri.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Aranberri “Amatiño” izengoitiz hasi zen, 1964an, Zeruko Argiaren Eibarko berriemaile gisa. Zenbat Gara informazio-sailari ekin zion 1972an eta, berehalaxe, orduko euskal kultura munduak ezagutu zuen berpizkundearen oinarrizko informazio-iturri izatera heldu zen, asteak joan eta asteak etorri. Bost urte eskas geroxeago, Joseba Intxausti historialari eta saiakeragileak idatzi ahal izan zuen ("Euskal Idazleak Gaur". Joan Mari Torrealday- San Sebastian, 1977):

« Amatiño (pseudónimo que ha popularizado en muy poco tiempo) es esencialmente un periodista. Su trabajo está ligado a Z. Argia, principal semanario vasco desde 1963. Ha demostrado un oficio sorprendente en un escritor que se ha hecho a sí mismo. Posee un lenguaje directo, informativo, no exento de una leve y juguetona ironía. En este campo, es posiblemente la primera pluma del país »

—Joseba Intxausti


Amatiño izengoitiaren ospeak hizkuntzen arteko muga gainditu zuen 1976an lehenik, Deia egunkari berriaren Euskara eta Kultura sailaren erredaktore-lanetan hasi zenean eta, batez ere, 1983tik antzina, Euskal Telebistaren Informazio Zerbitzuetako Zuzendaritzaz arduratu zenetik aurrera. Gero, birritan Euskal Telebistako Zuzendaria izan zen (1985-1986 eta 1991-1995).

  • 1964-1972 - Zeruko Argia astekariaren herri-berriemaile.
  • 1972-1975 - Zeruko Argiaren “Zenbat Gara” sailaren erredaktore.
  • 1977-1978 - Deia egunkariaren Euskara eta Kultura sailen arduradun.
  • 1983-1984 - Euskal Telebistaren Albiste Zerbitzuen zuzendari eta “Gaur Egun” eguneroko albistegiaren editore eta aurkezle.
  • 1985-1986 - ETBren zuzendari.
  • 1986-1988 - Eguna astekariaren zuzendari.
  • 1989-1990 - Deia egunkariaren zuzendariorde.
  • 1991-1995 - ETBren zuzendari.
  • 1985-1995 - Hainbat telebista-programaren zuzendari eta aurkezle: “Mahai ingurua”, “Laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik”, “Astelehen buru zuri”, “Nire etxe baitan”, “Zuzendariak erantzun” etab.
  • 2001-2003 - “Telepolis” sailaren arduradun Jakin aldizkarian.
  • Berrogei urtez asteroko zutabegile Donostiako Hoja de Lunes-en, Deian, Egunan, Euskaldunon Egunkarian zein Euskadi Irratian.
  • Horrez gainera, hamaika euskal aldizkaritan (Anaitasuna, Herria, Txistulari, Argia, Euskera, Eta kitto, Eibar, Berrigara, Lema etab.) eta Euskal Herriko egunkaririk gehienetan idatzi izan du.
  • Ehundaka hitzaldi, euskalgintzaz, euskal kazetaritzaz, komunikazioaz nahiz teknologia berriez.

Bestelako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1979-1980 - Eusko Kontseilu Nagusiaren Kultura Sustapenerako Idazkari.
  • 1980-1982 - Eusko Jaurlaritzaren Euskara Zuzendari.
  • 1995-1998 - Eusko Legebiltzarraren Lehendakariaren Kabinete Zuzendaria.
  • 1999-2002 - Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailburuaren Kabinete Zuzendaria.
  • 2004-2007 - Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren Komunikazio Zuzendaria.
  • 2008- - "Amatiño" izeneko komunikazio-aholkularitzaren sortzaile.
  • Kirikiño Saria, urteko euskal kazetaririk onenari. Durango, 1976.
  • British Council erakundearen beka, Violence on TV azterketa dela eta. Manchester-eko Unibertsitatea, 1986.
  • Emakunde Saria. Bilbo, 1990.
  • Becerro de Bengoa saria, Intelektualak eta telebista saiakera dela eta. Gasteiz, 1996.
  • Euskaltzain urgazlea, 2006

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]