Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Luzia Sirakusakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luzia Sirakusakoa

Bizitza
JaiotzaSirakusa, 283
HeriotzaSirakusa, 304 (20/21 urte)
Hobiratze lekuaVenezia
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Jarduerak
Santutegia
Abenduaren 13
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Luzia Sirakusakoa (Sirakusa, Sizilia, ca. 283 - ca. 304) Eliza katolikoko martiria izan zen.

Sirakusan jaio zen, familia noble eta aberats batean.

Aita haurtzaroan hil zitzaion, eta bere bizitza Jainkoari eskaini zion. Haren ama (Eutikia) gaixo zegoen, eta gazte pagano batekin ezkonarazi zuen. Ezkontza eragozteko, Luziak ama konbentzitu zuen Agata Cataniakoaren hilobira errezatzera joateko. Ama sendatu egin zenez, haren truke amari ezkontza bertan behera uztea eskatu zion Luziak, eta bere aberastasuna behartsuei ematea. Eutikiak onartu egin zuen.

Baina Luziaren ezkongaiak, neska kristaua zela baliatuta (Diokleziano enperadorearen garaian baitzeuden), Pascacio prokontsularen aurrean salatu zuen.

Luzia ezkongairengana joan zen, eta galdetu zion ea zer gustatzen zitzaion beregandik, eta mutilak "begiak" erantzun zuenean, Luziak ezpata bat hartu, begiak atera eta mutilari eman zizkion.

Kondairak dio, epaiketa egin ziotenean, Luziak nahiz eta begirik ez izan, ikus zezakeela. Hori dela-eta, ikusmenaren zaindaritzat hartzen da.

Oroitzapen eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aspalditik itsuen eta ikusmen-arazoak dituztenen zaindaritzat hartu da Santa Luzia. Sendatu ondoren, bere jarraitzaileek urrezko eta zilarrezko begiak eskaintzen dizkiote. Eliza katolikoak, ortodoxoak eta luteranoak haren eguna abenduaren 13an ospatzen dute.

Lepoa ezpata batek urratuta duela irudikatzen da, baita palmondo bat, liburu bat, olio-lanpara bat eta bi begi dituen plater batekin ere.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luzia Sirakusakoa Aldatu lotura Wikidatan