Maiatzaren Plazako Amak
Maiatzaren Plazako Amak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | human rights organization (en) eta women's organization (en) |
Jarduera sektorea | international activities (en) |
Herrialdea | Argentina |
Historia | |
Sorrera | 1976 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Maiatzaren Plazako Amak (gaztelaniaz: Madres de Plaza de Mayo) 1977ko apirilean sortutako elkarte sozio-poltiko argentinarra da, Jorge Rafael Videlaren diktadura militarrak eragindako pertsona “desagertuen” amek osatua.
Elkartearen izena Buenos Airesen kokatua dagoen Maiatzaren Plazatik hartu dago, elkarteak enparantza hau erabiltzen duelako bere agerpen zein protesta publikoak aurrera eramateko.
Gaur egun elkartea bitan banaturik aurkitzen da, alde batetik gehiengoa Maiatzaren Plazako Amen izenean jarduten dutenak (Hebe de Bonafini izanik haien lehendakaria) eta bestalde Maiatzaren Plazako Amak- Linea Sortzailea (Marta Ocampo de Vasquez buru).
Berrantolaketa prozesu nazionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976ko Martxoan Indar Armatuek estatu kolpe berri bat gauzatu zuten Argentinan, Maria Estela Martinez de Peronen lehendakaritza etenez. Junta Militar baten forman osatu zen gobernu berria: Jorge Rafael Videla generala (Ejertzitoa), Emilio Eduardo Massera almirante (Marina) eta Orlando Ramon Agosti brigadierra (Aereonautica).Junta Militar honek bere burua izendatu zuen Estatuko autoritarte nagusi modura eta bere konpententzien barruan gobernuaren zuzendaritza orokorrak zehaztea eta Lehendakaria baita gainontzeko funtzionarioak izendatzea eta ordezkatzea aurkitzen ziren.[1]
1976ko estatu kolpearen ondorioz sortutako diktadura militarrak bere burua Berrantolaketa Prozesu Nazional modura izendatu zuen. Biolentzia politikoan oinarritutako diktadura izan zen, izua zabalduz etengabe. Diktadura militar hau ezaugarritu zuen praktika bat pertsonen desargerpen sistematikoa izan zen. Hau da, herritarrak bahiketen, torturen eta erailketen biktimak izan zirne. Bestalde, haien senideei dolua ukatu zitzaien, gorpuen desagerpenarekin, gorpuak ez zirelako berreskuratzen. Beraz, izua Gobernuak martxan jarritako praktika izan zen, herritarren disziplina eta ordenamendua ezartzeko asmoarekin, giza eskubideak ukatuz. [1]
Berrantolaketa Prozesu Nazional honen plan ekonomiko-sozialari dagokionez, aurreko gaiaretan eramandako politika sozialak merkatuagatik ordezkatzea izan zen helburua. Konpentzentzia eta eskaintza eta eskariaren arabera antolatutako ekonomia bultzatu zen beharrizanak asetzeko[2]. Langileria izan zen subjektu kolpatuena, gizartean zituen konpetentziak kenduz eta bere egoera ekonomikoa kolpatuz, errepresio politikoarekin lagunduz. Industria ertain eta txikiaren desartikulazioa gauzatu zen, exportadoreen eta ekonomia talde haien baita finatzia-espekulatiboen alde eginez.[1]
Maiatzaren Plazako Amen elkartearen sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren Plazako Amak elkarteak 1977ko apirilean du sorrera, diktadura militarrak jada bere praktika politiko errepresiboak martxan jarri zituenean, Berrantolaketa Prozesu Nazioalaren izenean.
Lehenik eta behin, desagertu-bahitutako biktimen amak biltzen hasi ziren haien lehen eskakizunak burutu ahal izateko, haien seme-alaben, senarren, edota biloben berri izateko. Hala ere, borroka honek hasieratik zailtasunak izan zituen, giza eskubideen hainbat urratze eman zirelako, horien artean, larrienetarikoa, mugimenduaren hiru sortzaileen bahiketa eta desagerpena: Esther de Balestrino, Azucena Villaflor eta Mary Ponce de Bianco. [3] 1979. urtean, hainbat zailtasun gainditu ostean haien aldarrikapenak elkarte moduan egikaritzea lortu zuten eta Hebe de Bonafini jarri zen elkartearen buru modura, ama hauen artean aktibistenetarikoa baita polemikoena ere.
Mugimenduaren sendotze prozesu horretan garrantzia handia izan zuen ekimena 1981an sortutako Erresistentzia Martxak izan ziren. Estrategia politiko honen funtsa 24 orduz Maiatzako Plaza okupatzea zen politiko , azken hamarkadetan hauetan ere etenik gabe burutu direnak.[4]
Diktadura militarraren bukaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1983an bukatuko da diktadura militarra eta Raul Alfonsin izango da hurrengo lehendakaria. Alfosinen gobernu garaian mugimendu honi dagokionez gertakari interesgarriak jazoko dira. Horien artean Conadep sortuko da (Comision Nacional sobre la Desaparicion de Personas), Junta Militarrei epaiketak, gorpuak hobitik ateratzea eta diktadurako biktimen senitartekoei erreparazio ekonomikoak. [3]
Honek ordea, mugimendu barruan talkak sortuko ditu eta Maiatzaren Plazako Amen eta Maiatzaren Plazako Ama – Linea Sortzailearen arteko banaketa emango da, zenbait ezberdintasun politikoen ondorioz. Talkak alfonsinismoaren aurrean izan beharreko jarreretan baita erreparazio politikoen ondorioz sortu ziren. 1986an gainera, eztabaida garrantzitsuak egon ziren mugimendu barruan Hebe de Bonafinik mugimenduaren parte hartzea zabaldu eta Argentinan zehar sortutako filialekin lan egin nahi zuen bitartean, Maria Adela Gard de Antokolets[5] opositoreak Buenos Aireseko amekin soilik egin nahi zuen lan. [3]
Ekarpen Politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat dira Maiatzaren Plazako Amek egindako ekarpen politikoak, baina berezeki bi dira nabarmenenak, alde batetik, amatasunaren sozializazioa, hau da, amatasuna nola ulertzen den eta horren gaineko kritikak zein ekarpenak, eta bestetik, giza eskubideen defentsa eta horrekin batera bizitza duinen aldeko aldarria.
Amatasunaren sozializazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988. urtean Amek proposamen politiko bat garatu zuten, mugimenduaren oinarriak sakondu eta hedatu zituena, giza eskubideen zein gizartean zeuden zenbait eskakizun zein behar erantzutera bidean. Proposamen hau Amatasunaren Sozializazioa zen, mugimenduaren proposamen politiko garrantzitsuena, bereziki Hebe de Bonanifinik Kubara egindako bidai baten ondorioz martxan jarritakoa.[6]
Proposamena korronteetatik hedatzen du, alde batetik nabarmentzen da amatasunaren politizazioa, haien seme alaben bilaketan eta giza eskubideen defentsan barrenetik ateratzen zitzaien amatasun horren aldarrikapenean, bestalde, amatasunaren botere sortzailea aldarrikatzen dute patriarkatuak inposatzen duen botere zapaltzailearen aurrean. Azken hau emakumeen botere eta ahalduntzearearekin lotzen dute. Hasiera batean, Amek haien senideen askatasuna aldarrikatzen zuten errugabetasun printzipioetan oinarrituz, hainbat eztabaida eta hausnarketen ondorioz ordea, senideen borrokak ulertu eta Amek kontzientzia politiko eta ideologikoa eskuratzen hasi ziren, borrokaren aldeko hautua eginez. Honekin batera gorputzek borrokan duten garrantzia azpimarratu zuten, goputzak borrokan jarriz, hauek eta orokorroean bizitzak arriskatuz.
Honekin lotuta, amatasun politiko honen beste ezaugarri garrantzitsu bat espazio publikoaren apropiazioa izango da. Emakume askorentzat lehen praktika politikoa izan zen, beraz, emakumeek espaizo pubikoaren erabilera gauzatzea salto kualitatibo handi bat izan zen. Ama hauek izaera publikoa eskuratu zuten eta honekin batera beste ama eta emakumeentzat erreferentzia bihurtu ziren. [7]
Giza eskubideen defentsa eta lan lerro ezberdinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maiatzaren Plazako Amen jardun politikoaren positiboaren ondorioz hau hedatzeko beharra identifikatu zuten bestelako esparru batzuetara, bereziki giza eskubideen defentsara: bizitza duinak torturarik eta desagerpenik gabe, elikadura, hezkuntza, lan duina, ordezkaritza politiko gardena eta sistema kapitalistari kritika.
Hori dela eta, zenbait proposamen eraman dituzten praktikara, praktika izanik mugimendu honen giltzarrietako bat. Garatu beharreko lan ildo ezberdinak praktikara eramateko espazio politiko, kultural eta sozialak sortu dituzte, egindako eta egiteke dagoen lana zabaldu eta esposatu ahal izateko. Horien artean, 2000. Urtean Herri Unibertsitatearen sorrera aurkitzen da [8], jakintza ezberdinen topagune eta testigantzen balorazio gune izateko, jakintza kritikoa sustatzeko, memoria eraikitzeko eta eraldaketa sozialerako espazio modura aritzeko. Esperientzia honen erdigunean Paulo Freireren ekarpenak kokatuko dira, bereziki bere “pedagogía de la liberacion”. Bestelako oinarri batzuk nabarmentze aldera, giza eskubideen defentsa, hezkuntza herritarra, integrazio soziala eta elkartasuna aurkituko lirateke. [9]
Bestalde, Amek editorial bat sortu zuten “Ediciones de Madres de la Plaza de Mayo” testigantzak argitaratzeko eta era berean amei hitza emateko baliabide modura. Honi esker memoriaren zabalkunde bat gauzatzeko aukera irekitzen zen, herraminta berriak sortuz.[10]
Beraz, Maiatzaren Plazako Amek uneoro giza eskubideen zein bestelako borroka sozialetan inplikatu izan dira beti, kontzientzia politikoa sortuz eta hedatuz. Beharra dagoen tokietan arituko dira haien laguntza eskeiniz. Hortaz gain, komeni aipatzea, Maiatzaren Plazako Amek beti mugimendu iraultzailetzat jo dutela haien burua eta Latino Amerikako hainbat eragile iraultzaileekin harremanetan egon direla: Fidel Castro eta Kuba, EZLN Mexikon, MST Brasilen, MRTA Perun…[3]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992an "Pentsamendu Askatasunerako Sakharov Saria".
- 1999an NBEren "Bakerako Hezkuntzaren Saria".
- 2003 NBEren "Giza Eskubideen Saria".
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Adamoli, M. C. (2010). Pensar la dictadura: terrorismo de estado en Argentina, preguntas, respuestas y propuestas para su enseñanza (No. 323.28 (82)). Argentina.
- Cuchivague, Karen Ortiz. (). «Las Madres de la Plaza de Mayo y su legado por la defensa de los derechos humanos» Trabajo social ( Universidad Nacional de Colombia ) (14): 165–177. ISSN 0123-4986..
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Adamoli, M. C. (2010). Pensar la dictadura: terrorismo de estado en Argentina, preguntas, respuestas y propuestas para su enseñanza (No. 323.28 (82)). Argentina..
- ↑ «::: ARGENTINA HISTÓRICA - la historia argentina :::» www.argentinahistorica.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ a b c d Cuchivague, Karen Ortiz. (2012). «Las Madres de la Plaza de Mayo y su legado por la defensa de los derechos humanos» Trabajo social ( Universidad Nacional de Colombia ) (14): 165–177. ISSN 0123-4986. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico/EFE, El. (2018-12-07). «Ni la edad ni el bastón apagan la lucha de las Madres de Plaza de Mayo» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Página/12 :: Contratapa :: María Adela, una Fundadora» www.pagina12.com.ar (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ Iramain, Demetrio. (2009). Una historia de las Madres de Plaza de Mayo. Revista Sueños Compartidos.
- ↑ Bellucci, Mabel. (1999-01). «Childless motherhood: Interview with Nora Cortiñas, a Mother of the Plaza de Mayo, Argentina» Reproductive Health Matters 7 (13): 83–88. doi: . ISSN 0968-8080. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Universidad Popular Madres de Plaza de Mayo» www.madres.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Basile, Teresa. La Universidad Popular de las Madres de Plaza de Mayo: emergencia de nuevas prácticas en cultura y poder en la Argentina de la Posdictadura. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Editorial de Las Madres» www.madres.org (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) "Madres de Plaza de Mayo"