Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Malcolm IV.a (Eskoziako erregea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malcolm IV.a Eskoziakoa» orritik birbideratua)
Malcolm IV.a (Eskoziako erregea)

Earl of Huntingdon (en) Itzuli

1157 - 1164ko abenduaren 9a
Simon II de Senlis, Earl of Huntingdon-Northampton (en) Itzuli - Gilen I.a Eskoziakoa
Eskoziako erregea

1153ko maiatzaren 24a - 1165eko abenduaren 9a
David I.a - Gilen I.a Eskoziakoa
Bizitza
JaiotzaEskoziako Erresuma1141eko apirilaren 23a eta maiatzaren 24a tartean
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaJedburgh1165eko abenduaren 9a (24 urte) (24 urte)
Hobiratze lekuaDunfermlineko abadia
Familia
AitaHenrike (Malcolm IV.aren aita)
AmaAda de Warenne
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaDunkeld etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Find a Grave: 99378810 Edit the value on Wikidata

Malcolm IV.a (Eskoziako gaeleraz: Maol Chaluim mac Eanraig), ezizenez Virgo, "zerbitzaria", (Eskozia, 1141eko apirilaren 23a eta maiatzaren 24a tartean - Jedburgh, Eskozia, 1165eko abenduaren 9a) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

David I.a Eskoziakoaren Henrike semea aita baino urtebete lehenago hil zen eta bilobak hartu zuen erregetza 1153an. Hamabi urte baino ez zituen orduan eta Fifeko mormaerra zen Donnchad zuen agintari, baina hau 1154an hil zen. Egoera honetan hainbat aurkari izan zituen Alexandro I.aren bilobak bereziki, baina erregetza mantendu zuen.

Eskoziako tronoaz gain Northumbria ere berea zen eta Henrike II.a Ingalaterrakoarekin hainbat bilera izan zituen honen inguruan baina ez zuten adostasunik lortu. 1159an ordea biek batera egin zuten Frantziara bidaia Toulouse setiatzeko eta horrekin Ingalaterrako zaldun bihurtu zen. Handik itzultzean Perthen sei Earlek eragindako matxinada bati egin behar izan zion aurre. 1163an Morayn beste matxinada bat izan zuen eta bertako agintariak kendu zituen boteretik.

1164an Somerled jauntxo gaeldarrak irlandarren eta uharteetako gizonen armada osatu zuen. Glasgow eta Renfrew erasotu zituen eta Glasgowko apezpikuak egin zion aurre. Somerled eta bere semea borroka hartan hil ziren.

1165eko abenduaren 9an hil zen Malcolm IV.a hezurretako gaitz batek jota, 24 urte baino ez zituela. Gilen I.a anaia bihurtu zen Eskoziako errege berri.


Aurrekoa
Dabid I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
11531165
Ondorengoa
Gilen I.a Eskoziakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm IV.a (Eskoziako erregea) Aldatu lotura Wikidatan