Manjača esparrua
Manjača esparrua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Bosnia-Herzegovina |
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa | Bosniako Serbiar Errepublika |
Municipality of the Republika Srpska | Banja Luka |
Koordenatuak | 44°39′21″N 17°01′37″E / 44.6558°N 17.0269°E |
Manjača esparrua (Mainatxa ahoskatua) izen bereko mendian zegoen kontzentrazio esparrua izan zen[1], Banja Lukatik hurbil, Bosnia-Herzegovina iparraldean, Kroaziako eta Bosniako gerretan erabili zena, 1991etik 1995era. Esparrua Armada Nazional Jugoslaviarrak (JNA) eta Bosniako Serbiar Errepublikako agintariek sortu zuten eta milaka gizonezko kroaziar eta bosniako preso izateko erabili zen.
Esparrua, 1993 bukaeran itxi zen nazioarteko presioa dela eta, baina berriz zabaldu zuten 1995eko urrian. Uste da garai artan 4.500 eta 6.000 ez-serbiar artean pasa zirela esparrutik, gehienak Sanski Most eta Banja Lukatik zetozenak. 1995ean agintari bosniarrek esparrua hartu zutenean 85 gorpu aurkitu zituzten, esparruan jazotako hilketekin lotura zutenak. Esparrura eraman zituzten Sanski Mosteko 1.000 pertsona inguru oraindik desagerturik daude.
Manjača ez zen inoiz gerra garaian hartua izan eta gaur egun oraindik Republika Srpskan dago. 1996 hasieran, kontzentrazio esparru ohia eta ondoko armadaren kanpalekua zabaldu zituzten IFOReko (Nazio Batuetako misioa) langileek beha zitzaten, Daytongo akordioei jarraiki.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Michael Anthony Sells The bridge betrayed: religion and genocide in Bosnia, 16. orr.