Manuel Alvar
Manuel Alvar López espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea (Benicarló, Castelló, 1923 – Madril, 2001).
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filosofia eta letretan doktorea da. Espainieraren gramatika historikoa irakatsi zuen Salamancan, eta irakasgai bereko katedraduna izan da Granadan, Madrilen eta Albanyko Unibertsitatean, New Yorken. Parisko Hizkuntzalaritza Elkarteko eta beste ikerketa- eta zabalkunde-erakunde askotako kide da, eta bere ikerketek eremu zabalak hartzen dituzte, Erdi Aroko eta gaur egungo literaturatik hasi eta informatikarainokoak. Hizkuntzaren geografiaren arloan eraberritzaile izanik, bultzada handia eman dio espainieraren dialektologiari. Hainbat herrialdetako (Andaluzia, Kanariar Uharteak, Aragoi, Nafarroa eta Errioxa) Hizkuntz eta Etnografia Atlasetan eta beste zenbait ikerketetan laguntzeaz gainera, Bernard Pottier hizkuntzalari frantsesarekin batera Espainieraren Morfologia Historikoa argitaratu zuen 1983an. Olerkigintzan eta saiakeraren arloan ere lan zabala egina da. Olerki-liburuei dagokienez, liburu zaharrak argitaratu ez ezik (Apolonioren Liburua, Egiptoko Andre Mariaren Bizitza, etab.), berriak ere asko idatzi ditu: Dolor de Sangre (1949), Sonetos de las ausencias (1966), Sangre reposada (1973), Las granadas en el ramo (1984), etab. Saiakeren artean aipagarriak dira Delmira Agustiniren poesia (1958), Galdosengandik Miguel Angel Asturiasengana (1976), Hizkuntza eta gizartea (1976), etab. 1974an Real Academia Española erakundean sartu zen, eta bertako zuzendaria izan zen 1988-1991 urteetan. 1976an, berriz, Literaturaren Sari Nazionala jaso zuen bere zientzia lanagatik. 1999. urtetik aurrera Real Academia de la Historiako kide izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1923ko jaiotzak
- 2001eko heriotzak
- Castelló probintziako jendea
- Espainiako hizkuntzalariak
- Espainiako idazleak
- Espainiako saiakeragileak
- XX. mendeko Espainiako idazleak
- Real Academia Españolaren akademikoak
- Espainiako Historiaren Errege Akademiako kide numerarioak
- Madrilen hildakoak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko katedradunak