Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Margarita Tutulani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margarita Tutulani

Bizitza
JaiotzaBerat, 1925
Herrialdea Albania
HeriotzaGosë (en) Itzuli1943ko uztailaren 6a (17/18 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: bala zauria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaQueen Mother Pedagogical Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakalbaniera
Jarduerak
JarduerakErresistentziaren kidea eta politikaria
Jasotako sariak
KidetzaNational Liberation Movement (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Albaniako Lanaren Alderdia

Margarita Tutulani (Berat, Albania, 1925Gosë, Albania, 1943) Bigarren Mundu Gerran italiar okupazioaren aurka borrokatu zen albaniar ekintzaile komunista bat izan zen. 19 urte zituela, Ardatzeko potentziek preso hartu eta exekutatu zuten. Gerra ondoren Albaniako Heroi Nazional (albanieraz: Hero i Popullit) izendatu zuten.[1]

Margarita Tutulani 1925ean Berat herriko Goricë auzoan jaio zen. Dhimitër Tutulani politikari nazionalista albaniarraren biloba eta Miltiadh Tutulani finantza ministroaren alaba zen. Tirana hiriburuko Ama Erregina Pedagogia Institutuan (Instituti Femëror Nëna Mbretëreshë) egin zituen ikasketak. Hala ere, 1939an, Italiak Albania inbaditu zuenean, bere jaioterrira itzuli zen. Urte haietan Margarita Tutulani italiarren okupazioaren aurkako manifestazioen antolaketetan parte hartzen hasi zen. Bere familiak faxismoaren aurkako jarrera sendoa erakutsi zuen. 1942an Albaniako Alderdi Komunistako kide bihurtu zen eta polizia bere bila hasi zen. Klandestinitatean ekintza antifaxistekin jarraitu zuen baina 1943an, poliziak Kristiaq Tutulani (1919-1943) bere anaiarekin batera preso hartu zuen. Hainbat egunez torturak jaso ondoren, Tirana bidean zeramatzatela, Kavaja ondoko, Gosë herrian tiroz hil zituzten biak. Margarita Tutulaniren gorpu mutilatuaren irudiak sekulako oihartzuna izan zuen Albania osoan, eta inspirazio iturri bihurtu zen erresistentzia komunistarekin bat egin zuten lagunentzat, bereziki emakumezkoentzat.

Margarita Tutulani Albaniako Herri Errepublika Sozialistaren herriaren heroi izendatu zuten. Albaniako emakumeentzat eredu iraultzailean bilakatu zuen estatuak, eta herrialde osoan bere estatuak altxa ziren eta kale ugariri bere izena jarri zitzaien.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Elsie, Robert. (2012-12-24). A Biographical Dictionary of Albanian History. I.B.Tauris, 451–452 or. ISBN 978-1-78076-431-3..