Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Masa molar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Masa molarra substantzia baten masaren eta kantitatearen arteko erlazioa da.[1] Hau da, substantzia baten mol baten masa da.[2] Masa molarraren magnitude-sinboloa M da, eta gehienetan g/mol unitateekin adierazten da. Substantziaren araberakoa da, adibidez, sodioaren masa molarra beti 22,990 g/mol da eta urarena batazbeste 18,015 g/mol.

Masa molarrak eta masa molekularrak zenbakizko balio bera dute; ezberdintasun bakarra da masa molekularra masa atomikoaren unitateetan (u) adierazten dela. Masa molarra eta molekularraren arteko konbertsioa egiteko unitateak besterik ez dira aldatu behar. Hau da, fluor (F2) molekula baten masa 37,997 u bada,[3] bere masa molarra 37,997 g/mol izango da.

Masa molarra jakitea erabilgarria da substantzia-kantitatea kalkulatzeko. Esaterako, 100 g dituen ur lagin baten substantzia-kantitatea kalkulatzeko uraren masa molarraz zatitu behar da:

Substanzia kantitatea jakiteak gauzaki elementalen kopurua kalkulatzea ere ahalbidetzen digu. Mol bakoitzak zehazki 6,02214076×10^23 gauzaki elemental dituenez, lagin horretan dagoen ur molekula kopurua da:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Quantities, units, and symbols in physical chemistry. International Union of Pure and Applied Chemistry, 51 or. ISBN 0-632-03583..
  2. (Ingelesez) Young, Paul R.. (2022). Molar mass. Chemistry LibreTexts.
  3. (Ingelesez) Fluorine. PubChem.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]